'Desengainutzat' jo du Aresek EPPKren adierazpena
ref="/eu/albisteak/politika/osoa/898264/etaren-amaiera--eppk--biktimei-eragindako-minaz-jabetzen-dira/" _fcksavedurl="/eu/albisteak/politika/osoa/898264/etaren-amaiera--eppk--biktimei-eragindako-minaz-jabetzen-dira/">Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren adierazpenari erantzun dio Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta "presoen etorkizuna ez da taldeko irteera baten baitan egongo", adierazi du. Ildo honetan, adierazpena "desengainutzat" jo du.
Aresentzat argi gelditu da kolektiboa "errealitatetik at" bizi dela, izan ere, "legeak amnistia onartzen ez duela dakiten arren, beste behin aldarrikatu egin dute", nabarmendu du.
EPPK "bere kideen ibilbide kriminala defendatzeko, berriz, gatazkaren teoria faltsuaren atzean" azaltzea kritikatu du Aresek. Horregatik, "helburuak lortzeko indarkeria alferrikakoa izan dela onartu ez dutela utzi dute beste behin agerian", Aresen iritziz, eta batik bat, "ez dute ulertu etikoki eta politikoki ez dagoela justifikaziorik ".
EPPKren adierazpenak gatazkak biktimak eragin dituela onartzen duen arren, "biktimen eta borreroen mina alderatu nahi dutela" kritikatu du Aresek.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri