PSNk UPNri egotzi dio Nafarroako gobernu akordioa apurtu izana
PSN-PSOE alderdiak bilera egin du astelehen honetan Iruñean, eta, bertan, UPNri egotzi dio Nafarroako gobernu akordioa apurtu izana. Halaber, haustura saihestu ahal izateko, aurrekontua murrizteko plana moldatzea eskatu dio gobernuko kideari.
Joan den ostiralean piztu zen gobernu krisia Nafarroan, Alvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aurrekontuetan 132 milioi euroko murrizketa iragarri zuenean. Diru-sarreretan egon den beherakada dela-eta, defizitari aurre egiteko neurria dela azaldu zuen.
Nafarroako sozialisten ustez,'' PSN/PSOEren irizpide argiaren kontra'' UPNk hartu duen ''alde bakarreko'' erabakia da. "Gobernuan irekitako krisiak ekonomia mailan zein leialtasun aldetik segurtasuna eskatzera garamatza'', esan du PSN-PSOEk. ''Printzipio kontua da'', gaineratu dute.
''Gobernu akordioari berriz ekiteko Nafarroako benetako egoera ekonomiakoa ezagutzeko beharra'' azaldu diote sozialistek UPNri.
Nafarroako gobernuko jarduera politikoa, 'etenaldian'
Nafarroako sozialisten ustez, bertako gobernuko jarduera ezin da ohikoa izan, eta ''etenaldian'' utzi dute.
Barcinaren eskaera
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak sozialistek "foru erkidegoaren egonkortasuna ez apurtzea" espero du, eta presidente den legez murrizketak "Gobernua osatzen duten bi alderdien adostasunarekin eta babesarekin" egiten ahaleginduko dela erantsi du. "Maiatza arteko diru-sarrerak % 13,5 jaitsi dira, eta hortaz, kontu publikoak doitu behar ditugu. Lan asko dugu egiteko, eta UPNren eta PSNren akordioarekin eta babesarekin izatea nahiko nuke; presidente gisa horretan saiatuko naiz", adierazi du.
"UPNren eta PSNren artean beti izan den egonkortasun hori lortzea" espero duela adierazi du Barcinak, Nafarroa krisi ekonomiko larri honi hobekien aurre egingo dion erkidegoa izan dadin. "Ni Gobernu honen alde eta erkidego honen egonkortasunaren alde lanean ari naiz", esan du.
''Arduragabetasun larria'' da PPNren ustez
Enrique Martin PPNko presidentearen hitzetan, ''arduragabetasun larria'' da Gobernuko jarduera politikoa ''etenaldian'' uzteko PSNk hartutako erabakia. ''Momentu larri hauetan Gobernuak ezin du oporrik hartu ezta etenaldirik egin'', esan du.
Krisia, Madrilera
Roberto Jimenez Nafarroako sozialisten idazkari orokor eta Nafarroako Gobernuko presidenteordea Alfredo Perez Rubalcaba PSEOko idazkari orokorrarekin bilduko da astearte honetan Madrilen, Nafarroako gobernuan gertatutakoa aztertzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.