Hauteskunde-legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezker abertzaleak errolda artifizialki puztu nahaia egotzi dio PPri

ETA dela eta erbesteratutakoei EAEn botoa emateko eskubidea eman nahi dien ekimenak "porrot nabarmena" izango duela aurreikusi dute, "ezkerreko bloke soberanistak hegemonia lortzeko aukera" duelako.
Iragarkia
18:00 - 20:00
"Kolonizazioa" egin nahi izatea egotzi dio PPri ezker abertzaleak

Ezker abertzaleak Euskadiko hautesleen errolda "artifizialki puztea" eta Euskadi "urrutitik kolonizatzeko asmoa izatea" leporatu dio PPri, EAEtik ETAgatik erbesteratutakoei boto-eskubidea emateko ekimenaren harian.

Donostian emandako prentsaurrekoan, erbesteratutakoen gainean PPk egindako proposamena Espainiako Estatuak bizi duen "krisi hirukoitza"ren barnean kokatu dute Maribi Ugarteburu eta Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramaileek. Krisi hirukoitz hori "kapitalismoaren berezko krisiak, konstituzio ereduarenak eta Euskal Herrian hasitako garai berriak sortutakoak osatzen dute". Zehazki, Euskal Herrikoa "nazio legez aintzat hartzearen eta autodeterminazio eskubidearen aldarrikapenak" sortu dute.

Ugarteburuk eta Barrenak testu bat irakurri dute, euskaraz eta gaztelaniaz. Testu horren arabera, PPk eta Gobernu Zentralak "jakin badakite" EAEn garai berria sortu dela eta alderdi popularra "politikoki bakarrik geratu dela".

"Eredu alternatiboa" sortzea

Era berean, eta ezker abertzalearen iritziz, PPkoek badakite Euskadin "eredu alternatiboa" eraikitzeko "ateak zabal-zabalik" daudela, eta eredu horren buruan "ezkerreko bloke soberanista" nagusi izango dela. Izan ere, soberanistek gero eta babes gehiago dute eta "hurrengo hauteskundeetan talde hegemonikoa izateko aukera ugari" dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X