Hondakinen kudeaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garitano oposizioarekin bilduko da zaborrei buruzko akordioa lortzeko

"Irtenbidea bilatzeko" helburua dutela eta Alduntzinen kontrako mozioa ekiditeko "mugimendu taktikoa" ez dela azaldu du Gipuzkoa ahaldun nagusiak.
Martín Garitano eta Juan Karlos Alduntzin, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri duenez, Gipuzkoako Foru Aldundia Juan Karlos Alduntzinen aurka mozioa aurkeztu duten EAJ, PSE-EE eta PP alderdiekin bilduko da, "ikuskizunik egin gabe" hondakinen kudeaketari buruzko akordio bat lortzeko.

Garitanok eta Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak prentsaurrekoa eskaini dute, Donostian. Gipuzkoako ahaldun nagusiak azaldu duenez, bilera horien helburua "irtenbidea bilatzea" da, ez Alduntzinen kontrako mozioa ekiditeko "mugimendu taktikoa".

Horrela, Garitanok Bilduk hauteskundeetan programa bat aurkeztu zuela gogoratu du, eta oposizioak "aldaketa eskatzea" zilegi ez dela esan du. "Egunkariek gaur erakusten duten argazkiak mila hitzek baino gehiago balio du. PPk, EAJk eta PSOEk Bilduren aurkako aliantza egin dute", esan du.

Alderdi horien asmoa "zarata egitea" dela kritikatu ostean, Garitanok "oinarrizko arazoa" ahaztu izana eta Aldundiaren proposamena eztabaidatu nahi ez izana deitoratu du.

Juan Karlos Alduntzinen esanetan, Aldundiak proposatutako estrategiak "proposamenak eta eztabaidak" onartzen ditu, baina ez du zehaztu negoziaketak egitura berririk ekarriko duen; indarrean dagoen Planak proposatzen duen erraustegi txikiago bat, adibidez.

PSE, negoziatzeko prest

Denis Itxaso Gipuzkoako PSE-EEko Ingurumen idazkaria Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz egiteko prest agertu da, baina, horren iritzian, "tristea" da Foru Aldundiko Gobernua (Bildu) bere jarrera "monolitikoetatik" mugitzea "Bilduren inposaketei aurre egin dieten herritarren oihuen aurrean" eta oposizioa Alduntzinen aurkako mozio

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X