Gose greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribetxebarriaren ospitalizazioa 'luzatzea' kritikatu du Izagirrek

Radio Euskadin Juan Karlos Izagirrek adierazi duenez, duen minbizia dela eta Uribetxebarriak etxean egon beharko luke.
Juan Karlos Izagirre Radio Euskadin. EITB

Iosu Uribetxebarria ETAko presoa "mareatzen" egotea leporatu dio Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateak Espainiako Espetxe Erakundeari, duen minbizia dela eta etxean egon beharko lukeela argudiatuz.

Radio Euskadin adierazi duenez, "beste hainbat kasutan bezalaxe, Uribetxebarriarena oso argia da", eta ildo honetan, "giza eskubideen errespetua eta indarrean dagoen legea" betetzeko eskatu du.

"Ez da beharrezkoa ospitalizazioa luzatzea", esan du; "errespetu falta bat da horrelako gaixotasun larria duen lagun bat horrela mantentzea".

Ezker abertzaleak Gobernua kritikatu du

Bestalde, ezker abertzaleak "gerra eta salbuespenezko estrategiarekin" jarraitzea egotzi dio Gobernuari, eta PSEri eta EAJri "errepresio estrategiaren aurrean isilik egotea ardura politikotik urrun egotea" dela ohartarazi die.

Donostian eman duten prentsaurrekoan, Pernando Barrena eta Joseba Permach ezker abertzaleko bozeramaileak "aste zail eta gogorraren" balorazio politikoa egin dute. "Euskal Herrian ireki den agertoki politiko berriaren aurrean arduragabea" izatea leporatu diote Gobernuari.

Gose greba

Josu Uribetxebarria ETAko presoak gose-greba hasi du aste honetan bere egoera salatzeko. Presoak giltzurruneko minbizia dauka, eta orain metastasia ere antzeman diote. Horregatik, Donostia Ospitalera eraman dute, Leongo espetxetik.

Uribetxebarriak gogorarazi duenez, "orain gaixo larria naiz eta euren legeen arabera eskubidea dut baldintzapeko askatasunean kaleratua izateko".

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren bisita jaso du ostiral honetan eta Iosu Uribetxebarria medikuek ezarritako medikazioa hartzen ari dela azaldu du ahaldun nagusiak, baina kartzelatik irtetea eskatzeko gose-greban jarraitzen duela berretsi du.

Minbizia artatzeko behar dituen probak egiten ari dela esan dute Etxeratek eta Uribetxebarriaren senideek. Era honetan, Ministerioak ostegunean egindako salaketari erantzun diote, izan ere, Ministerioaren arabera, Uribetxebarria probak egiteko "zailtasunak" jartzen ari zen Donostia Ospitalera eraman zutenetik.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X