ETAko presoen egoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaiurrek 'aintzineko zama' gainetik kentzeko eskatu dio Gobernuari

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak bisita egin dio Josu Uribetxeberriari Donostiako Ospitalean. Berta, ETAko presoa aske uzteko eta Parot doctrina bertan behera uzteko eskatu du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Errekondok Uribetxeberria bisitatu du ospitalean

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak "aintzineko zama" gainetik kentzeko eta Josu Uribetxeberria ETAko presoa aske uzteko eskatu dio Espainiako Estatuari. Uribetxeberriak zortzi egun darama gose greban. Errekondo Donostiako Ospitalean izan da, presoari bisita egin dio, eta ondoren, Herrirak deitutako elkarretaratzean parte hartu du.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Tasio Erkizia eta Miren Legorburu ezker abertzaleko kideak, Bakartxo Ruiz Bilduko kidea, Maite Aristegi eta Alberto Unamunzaga Amaiurreko kideak, Patxi Zabaleta Aralarreko idazkari nagusia, LABeko ordezkariak eta Koldo Amezketa EAko kidea izan dira bertan.

"Espainiako Estatuak urteak darama Josuren eskubideak urratzen, Espetxeetako Legea bera ere urratzen, eta berari dagokio legea betetzea", salatu du Errekondok. Hori dela eta, Uribetxeberria aske uztea eskatu dute, "Legeak hala ezartzen eta euskal gizarteak hala eskatzen dutelako". "Espetxeetako Legea behin betikoz bete behar dute, eta salbuespenezko neurriak bertan behera utzi behar dituzte", azpimarratu du.

Zigorra eta gorrotoa

Errekondoren hitzetan, Gobernu zentralak ETAko presoak "gorrotatzen ditu eta zigortu nahi ditu", gaixo larriak dituztei bereziki. Azkenik, "mendekua helburu duen sakabanaketa eta Parot doktrina bertan behera uztea" eskatu du Amaiurreko diputatuak.

Elkarretaratzeak

Herrirak deituta, hainbat lagun bildu dira asteazken honetan Iruñako Merindadeen plazan, Gobernuko Ordezkaritzaren aurrean, Josu Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko. 'Josu Uribetxebarria askatu. 8 egun gose greban' lelopean egin dute elkarretaratzea. Halaber, "gaixo dauden presoak aske uztea" eskatu dute, "baten bat espetxean hil aurretik".

Gainera, beste hainbat elkarretaratze izan dira eguerdi honetan Bilbon eta Gasteizen.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X