Donostia ospitalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garitanok Uribetxebarriaren egoera 'kafkiarra' amaitzeko eskatu du

Martin Garitanoren arabera, asteburu honetan "euskal gizarteak pertsona guztien eskubideen errespetuaren alde dagoela erakutsi du".
Martin Garitano Donostiako ospitalean. EITB

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Josu Uribetxebarria presoaren askatasuna eta "dagoeneko kafkiarra den egoerarekin amaitzeko" eskatu du.

Herrirak deitu duen protestan parte hartu du Garitanok, Donostia ospitalearen aurrean, bertan baitago joan den abuztuaren 1etik Uribetxebarria minbiziak jota.

Gainera, "erabaki pertsonal gisa" Garbiñe Errekondo Gipuzkoako Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatua eta Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatua ere protestan egon dira.

Martin Garitanok komunikabideen aurrean esan duenaren arabera, asteburu honetan "euskal gizarteak erakutsi du pertsona guztien eskubideen errespetuaren alde dagoela, eta beraz, Uribetxebarriaren eskubideen errespetua eskatu behar da". Ildo honetan, "berehala espetxetik ateratzeko" exijitu du.

"Erakundeek eta agente politikoek ere eskakizun hori egiteko garaia da", adierazi du Garitanok.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X