Eta orain, zer?
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uribetxebarria auziko hurrengo mugimenduak

Hasiera batean, Fiskaltzak aurkeztutako helegitea Grande-Marlaska epailearen sekzioak ebatziko du.
Josu Uribetxebarria, Donostia Ospitalean. EFE

Fiskaltzak aurkeztutako apelazio-helegiteak galarazi egin du Josu Uribetxebarria ETAko presoa aske geratzea.

Jose Luis Castro Espetxeratuen Zaintzako epaileak baldintzapeko askatasuna ezarri zion ostegunean, presoak "gaixotasun larria eta sendaezina" duela eta bizi-itxaropena "6-12 hilabetekoa" dela argudiatuta. Aldez aurretik, Gobernuak hirugarren gradua eman zion.

Fiskaltzak helegitea Zigor Aretoko osoko bilkurak ebaztea eskatu du, "ahobatezko irizpide juridikoak" ezartzeko. Izan ere, auziak beste hainbatetan eragina izan lezakeela argudiatu du.

Nolanahi ere, Fernando Grande-Marlaska Zigor Aretoko epaileak errefusatu egin du helegitea osoko bilkurara bideratzea, epaile gehienek hala eskatu ezean.

Apirilaren 16an karguaren zina egin zuenean, osoko bilkurara ez zuela "ezer" bideratuko aurreratu zuen. Botere Judizialaren Lege Organikoaren arabera, Zigor Arloko presidenteak eta areto horretako kide gehienek baino ezin dute agindu auzi bat osoko bilkurara bideratzea.

Kasu honetan, osoko bilkura 18 epailek osatuko lukete (guztira 19 dira, baina bat oporretan dago). Horrenbestez, 18 epaile horietako 10ek eskatuko balute baino ez luke osoko bilkurak aztertuko helegitea.

Halakorik gertatzen ez bada, Zigor Arloko lehen sekzioak aztertuko du, espetxeratuen zaintzako eskuduntzak dituena baita.

Sekzio hori Fernando Grande-Marlaska presidenteak eta Manuela Fernandez Prado, Javier Martinez Lazaro, Ramon Saez Valcarcel eta Nicolas Poveda Peña epaileek osatzen dute.

Helegitea osoko bilkurak edo lehen sekzioak aztertu, ez dago epe mugarik gaiari heltzeko. Beraz, ez dago argi noiz ezagutuko den azken erabakia.

Uribetxebarria Castro epailearen autoa irmo bihurtzen bada baino ez da aterako espetxetik.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X