Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibarra: 'Uribetxebarriak heriotza duinerako eskubidea du'

Hala ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak uste du baldintzapeko askatasuna ematen badiote "zigortutako pertsona" izaten jarraituko duela eta "baldintza zorrotzetan" egongo dela.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ibarra, Uribetxebarriaren inguruan

Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du Josu Uribetxebarria presoak "heriotza duinerako eskubidea" duela, baina azkenean baldintzapeko askatasuna ematen badiote "zigortutako pertsona" izaten jarraituko duela eta "baldintza zorrotzetan" egongo dela.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, presoari buruz egindako txostenek komunean dutena hartzen du aintzat, gaixotasun "larria" duela eta ez duela 6-12 hilabete baino gehiago bizirik iraungo.

Ibarraren esanetan, "gizatasun printzipioa" dagokie preso guztiei, eta horrek "heriotza duinerako eskubidea" hartzen du bere baitan, baina egungo kartzelako legediarekin  talka egiten du "kontrakoain oinarritzen baita", arreta presoaren delituetan jarriz.

Estrasburgok atzera botako du 'Parot doktrina'ren helegitea

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'ren kontra emandako ebazpenaz ere hitz egin du Ibarrak, eta Espainiako Gobernuak aurkeztuko duen helegitea ziurrenik atzera botako dutela esan du, estatistikak hori erakusten duela behintzat.

Justizia legeetara egokitzen da "soilik"

Bestalde, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak azpimarratu du Justizia Administrazioak eta botere judiziala "legera" egokitzen direla "soilik", "ez garai berrietara", ETAk jarduera armatua amaitu ostean sortu den garai politikoari erreferentzia eginez.

Gainera, presoen aldeko manifestazio edo bestelako protesta ekintzen debekuari buruz galdetuta, Ibarrak argi adierazi du lege horiek ez direla aldatu, beraz, ebazpenak ETAren jarduera armatua zegoenean ematen ziren berdinak izaten jarraituko dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X