Uribetxebarriaren askatasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herrirak uste du ez duela inork irabazi, eta 'lezioa ikasi' behar dela

Auzitegi Nazionalak Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna berretsi ondoren, ''hemen ez dago irabazlerik'' esan du Jon Garay Herrira plataformako bozeramaileak
Jon Garay Herrira plataformako bozeramailea EITB

Asteazken honetan Auzitegi nazionalak Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna berretsi ondoren, erabakiarekin ''ez du inork irabazi''  esan du Jon Garay Herrira euskal presoen eskubideen aldeko plataformako bozeramaileak.

''Egoera muturrera eramanda denok galdu dugu. Lezioa ikasi behar da, berriz gerta ez dadin'', esan du Garayk erabaki horren berri jaso ondoren Donostia Ospitaleko inguruetan egin dituen adierazpenetan. Abuztuaren 1etik dago bertan Uribetxebarria.

''Ez zegoen beste aukerarik. Hala eskatzen zuen euskal gizartearen gehiengoak. Zentzuzkoena zen'', gaineratu du.

''Josuren askatasunak ez dakar inoren garaipena. Hilzorian dago; ez du inork irabazi. Bere familiak galdu egin du, pairatzen ari den egoeragatik; haren biziaren alde ari ginenok galdu egin dugu; giza eskubideek galdu egin dute; eta Espainiako Gobernuak ere galdu egin du'', azaldu du.

Garayren hitzetan, ''egoera ezin da berriz errepikatu'', eta, horren harian, kartzelan oso larri dauden ETAko 13 presoak askatzeko askatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X