Carod-Rovira: 'Espainiarekin elkarbizitza eredua jasanezina da'
p Lluis Carod Rovira ERCko presidente ohi eta Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohiak adierazi duenez, "Espainiarekin elkarbizitza eredua jasanezina da", eta "Kataluniako gizarteak jada ezin du oina azeleragailutik altxatu, Kataluniak ezin duelako gehiago jasan".
Radio Euskadiko elkarrizketa batean, Katalunia "aurrera egiteko prest" dagoela esan du. Halaber, "Europarekin eta Espainiarekin bat egitea" posiblea dela uste du, baina "berdintasunez", Kataluniari "mendeetan zehar eskaini zaion eredua jasanezina delako". Espainiak ez duela "ezberdina dena jasaten" uste du Carod-Rovirak.
Horren iritziz, Kataluniak akats larri bat egin du, izan ere, "gutxienez mende bat lehenago Espainiako Erreinuaren parte izateak suposatzen duenaz ohartu behar zuen". Gainera, CIUren zerga ituna "Espainian geratzeko" dela uste du, "ez Espainiaren barruan jarraitu eta baldintzak hobetzeko, alegia".
"Inork ez du etxea konpontzeko eskatzen, etxez aldatzean pentsatzen ari bada", jarri du adibide gisa. Ildo honetan, irtenbide hori berandu iritsi dela esan du, "Katalunia dagoeneko etxez aldatzean pentsatzen ari baita", gaineratu du.
Bestalde, independentzia aldarrikatzearekin batera Espainiari erreskatea eskatzea "koherentea" dela uste du Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohiak, "zerga defizita kontuan hartu behar delako, izan ere, urtero, Kataluniaren BPGaren % 9 eta % 10 artean Madrilera joaten da, eta han gelditzen da", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri