Talde falangistak Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Falangek Bilbon antolatutako ekitaldia debekatzeko eskatu dute

Ekitaldia debekatzea eskatu duten elkarteek "faszismoaren biktimen oroimena zikindu eta iraindu" egiten dela azpimarratu dute.
Falangeren manifestazio bat: Argazkia: Efe

Oroimen historikoaren aldeko elkarte batek hainbat talde falangistak urriaren 12rako Bilbon deitu duten kontzentrazioa debekatzeko eskatu du Bilboko Epaitegietan.

“Lau haizeetara gogoan” elkartearen iritziz, Falangeren deialdi horrek datorren urriaren 21ean egingo diren hauteskundeen garapen normala aztoratzea du helburu, hori dela eta, kontzentrazioa debekatzea eskatu du.

Salatzaileek, CNT Euskal Herria, Eusko Lurra Fundazioa edo Sare Antifaxista, beste batzuen artean, edozein talde politikok manifestatzeko daukan eskubidea defendatu dute.

“Iraindu eta ohorea zikintzen dute”

Dena den, iraganean falangistek antolatutako hainbat kontzentraziotan “delituzko jarrerak eta ekintzak babestu zirela” gogorarazi dute.

Elkarte horiek faxismoaren biktimen oroimena zikindu eta iraindu egiten dutela azpimarratu dute. Horrez gain, “nazismoaren banderak eta ikurrak” erakusten direla salatu dute.

Mugimendu Antifaxistaren kontzentrazioa

Falangeak antolatutako kontzentrazio horren aurrean, Euskal Herriko Mugimendu Antifaxistak Sabin Etxearen ingurua banderekin, kartelekin edota pegatinekin “okupatzeko” deia egin du, “ahalik eta protesta deigarriena egiteko asmoz”.

Mugimendu Antifaxistaren kontzentrazioa Sabin Etxearen inguruetan egingo da, goizeko 12:00etatik aurrera. Falangerena, berriz, 13:30etarako deitu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 02/07/2026.- La alcaldesa de Vitoria, la socialista Maider Etxebarria, este jueves durante el pleno de debate general de política municipal. El Ayuntamiento de Vitoria está ultimando la ordenanza que permitirá la habilitación de viviendas en locales situados a pie de calle, que tendrán precios topados y que deberán destinarse a domicilios habituales y permanentes con la prohibición de otros usos para evitar la especulación. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin

Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek 1976 eta 1978ko gertakarien erantzukizuna har dezala eskatu diote Espainiako Estatuari

Sanfermines 78 eta Martxoak 3 kolektiboek “Estatua erantzulea” ekimena bultzatu dute. Horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatu nahi diote “Espainiako Estatuak martxoaren 3an Gasteizen eta 1978ko sanferminetan gertatutako krimenen erantzukizun nagusi eta zuzena berariaz aitor dezala”. Uztailaren 8an, gainera, German Rodriguez oroituko dute Iruñean, garai hartako festetan poliziek “eraso bortitz” batean hil zutelako.

BILBAO, 02/07/2026.- Euskalgintzaren Kontseilua ha convocado una concentración este jueves en Bilbao, así como en el resto d las capitales vascas, en defensa del euskera en las capitales vascas, tras la polémica por los numerosos ceros en la asignatura de la lengua vasca en la prueba de acceso a la universidad de la EHU. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Euskararen gutxiespen sistematikoa" salatu du Kontseiluak EHUko campusetan, epailearen azken erabakiaren ostean

"Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat" lelopean, Kontseiluak elkarretaratze bana egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan, USaPeko azterketei buruzko azken erabaki judiziala salatzeko. Ehunka herritarrez gain, deialdiarekin bat egin duten sindikatu nagusietako eta beste hainbat eragiletako ordezkariek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Kontseiluaren idazkari nagusi Idurre Eskisabelek “euskararen gutxiespen sistematikoa” salatu du, “euskara bigarren mailako eta gaztelaniaren menpeko hizkuntza gisa betikotzeko asmoz”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X