Bilbon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Falangearen istiluetan atxilotutako 15 gazteak aske gelditu dira

Ertzaintzak Falangeko 50 kide inguru inputatu ditu debekatutako armak eramateagatik eta istiluak eragiteagatik.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Istiluak Bilbon

ref="/eu/albisteak/gizartea/osoa/968324/falangearen-aurkako-protesta-bilbon--istiluak-bilboko-kale-nagusian/" _fcksavedurl="/eu/albisteak/gizartea/osoa/968324/falangearen-aurkako-protesta-bilbon--istiluak-bilboko-kale-nagusian/">Falangearekin egon ziren istiluetan, atzo Bilbon atxilotutako 15 lagunak aske gelditu dira Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Desordena publikoa eta agintaritzaren aurkako atentatua egozten diete. Atzo, azken orduan, 15 atxilotuak aske gelditu ziren baina epailearen aurretik pasatu beharko dute.

Istiluak 13:00ak aldera hasi ziren. Mugimendu Anti Faxistak deituta ehun lagun inguru bildu ziren Falangearen elkarretaratzearen aurka protesta egiteko.

Poliziak Albiako lorategietara hurbiltzea galarazi zien, eta hauek Ertzaintzaren kontra harrika hasi ziren, Herrizaingo Sailaren arabera. Halaber, Bilboko Kale Nagusian edukiontziak gurutzatu eta erre zituzten.

14:30etan, Falangeko hiru autobus iritsi ziren. Ertzaintzak bertan beisboleko 26 makil eta eskumuturreko amerikarrak atzeman zituen. Debekatutako armak eramateagatik eta istiluak eragiteagatik 50 lagun inguru inputatu ditu Ertzaintzak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X