Poliziak frogak utzi zituen ahaztuta Lesaka atxilotu zuen hotelean
tziako Poliziak pistola bat eta atzemandako beste froga batzuk utzi zituen ahaztuta Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide ETAko ustezko kideak atxilotu zituen Mâconeko (Frantzia) hotelean.
Frantziako Polizia goiz osoan aritu zen poltsak eta beste hainbat gauza ateratzen hoteletik, eta gero autoan sartzen zituen.
Baina atxiloketak gertatu ziren lekutik alde egin zutenean, bost plastikozko zaku utzi zituen ahaztuta hoteleko edukiontzi batean, eta bertan zeuden kazetariek berehala ikusi zituzten.
Poltsa horietan pistola bat, ordenagailu bat, memoria txartel ugari zituen argazki kamera bat, nortasun agiri faltsua eta hainbat dokumentu zeuden.
Kazetariak kuxkuxeatzen aritu ziren, baina hotelaren gerentea berehala ohartu zen eta Poliziari eman zion abisua.
Atxilotuak bihar eramango dituzte Parisera
Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide igandean Frantzian atxilotutako ETAko ustezko kideak astearte honetan eramango dituzte Parisera, Dijongo komisariatik, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek baieztatu dutenez.