Legebiltzarkide agiriak jasota
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu agintean balego bezala arituko dela esan du Mintegik

Laura Mintegi izango da koalizioaren bozeramailea Legebiltzarrean. Lehendakarigaiak esan du gizarte eta ekonomia gaietan EAJrekin ados jartzea ezinezkoa dela, iritis kontrajarriak dituztelako.
Hauteskundeak Euskadi | EH Bildu gobernuan balego bezala arituko da
Laura Montegi izango da EH Bilduko bozeramailea Legebiltzarrean. EITB.

EH Bildu Gobernuan balego bezala arituko dela esan du Laura Mintegi koalizioko lehendakarigaiak.

Mintegi hedabideen aurrean agertu da EH Bilduko 21 legebiltzarkidetik 20k euren agiriak jaso ondoren.

Izena eman ondoren, hautetsiek EH Bilduren politika eredu berri baten aldeko konpromisoa sinatu dute. Konpromisoaren berri kanpainan eman zuten, eta, besteak beste, legebiltzarkideen soldatak eta Jaurlaritzako kideenak jaistea proposatzen du.

EAJrekin, akordiorik ez

EAJrekin egiten ari diren elkarrizketei dagokienez, gizarte eta ekonomia gaietan ados jartzea ezinezkoa dutela onartu du Mintegik, bi alderdiek iritzi kontrajarriak dituztelako. Mintegik, gainera, Legebiltzarrean EH Bilduko bozeramailea izango dela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X