Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidente berria
Bakartxo Tejeria jeltzalea hautatu dute astearte honetan Eusko Legebiltzarreko presidente, EAJren 27 legebiltzarkideek alde bozkatuta.
Tejeria hautagai bakarra zen, eta bigarren bozketan izendatu dute, gehiengo arruntaz, lehenengoan ez baitu gehiengo osoa lortu.
Hain justu, Eusko Legebiltzarreko presidente kargua duen hirugarren emakumea da, Izaskun Bilbaoren (EAJ) eta Arantza Quirogaren (PP) ostean.
Azkenean, UPyDk ez beste alderdi guztiek ordezkaritza lortu dute Ganberako Mahaian. Hori horrela, Juanjo Agirrezabala (EH Bildu) eta Blanca Roncal (PSE-EE) lehen eta bigarren presidenteordeak izango dira; eta Anton Damborenea (PP) eta Iñigo Iturrate (EAJ) lehen eta bigarren idazkariak.
Eusko Legebiltzarrak hasiera eman dio gaur X. legegintzaldiari. Hurrengo saioa hilaren 27an izango da, eta, egun horretan, Bateraezintasunen Batzordea osatuko dute.
Iñigo Urkullu hurrengo lehendakariaren inbestidura saioa abenduaren 14an izango da seguru aski. Epe arazoak egongo balira, hurrengo astean egingo lukete.
Tejeriaren lehen hitzaldia
Mahaia osatu eta gero, Tejeriak hitza hartu du, eta legegintzaldi honetan "bakea eta normalizazio politikoa" eraikitzeko oinarriak ezarri behar dituztela adierazi du.
Tejeriak ETA gabeko lehen legegintzaldia izango dela eta Ganberan "aukera politiko guztiak" ordezkatuta egongo direla gogorarazi du.
Halaber, egoera ekonomikoa "zaila" dela nabarmendu du, eta, hortaz, "gastua neurtzea", ekonomia sustatzea eta Ongizate Estatua "bermatzea" beharrezkoa dela agertu du. Hori dena "akordio zabalen bitartez" lortu behar dela erantsi du.
'Mahai gaineko arazoei aurre egiteko egoera onean gaude'
Bakartxo Tejeriak EITBko ‘Azpimarra’ saioan esan duenez, "erabaki batzuk hartzeko hautatu gaituzte, aro berri baten aurrean gaude , ETAren mehatxurik gabe".
Tejeriaren hitzetan, "une kritikoetan jendeak ez zaitu barkatzen, jendeak erantzun bat nahi du, eta guk eman egin behar dugu". Halaber, krisitik irteteko garaia dela nabarmendu du.
Biktimei dagokienez, guztiak aitortu behar direla azpimarratu du, eta bakoitzari bere lekua eman behar zaila gaineratu du, hau da, "orain arte egin ez dena". Halaber, legeak betetzeko daudela adierazi du, eta "delitu gogor bat egin duenak ezin du zigorrik gabe gelditu", azaldu du. "Ezinezkoa da batzuentzat zigorrak jartzea, eta beste batzuentzat ez", azpimarratu du. Halere, "gauzak ez dira zuriak edo beltzak", esan du.
Kataluniaren egoeraren harira, Estatu espainiarrak hori lehenago konpondu zezakeela azaldu du, Estatutua onartu zutenean. "Herriari ezin zaio bizkarra era horretan eman, herriari entzun egin behar zaio. Une haietan ez zuten jakin hori egiten", Tejeriaren ustez.
Halaber, Kataluniako prozesuak Euskadin ez ezik gainerako herrialdeetan eragina izango duela azpimarratu du.
EH Bilduren kamisetak eta Isabeel Celaaren 'hanka-sartzea'
Legegintzaldi berriari begira, Eusko Legebiltzarra kolorez aldatu da, literalki. Ohiko berdea ahaztu, eta hormak hondar kolorez margotu dituzte, argitasun handiagoa izateko.
Beste berrikuntza bat bozketa sistema elektroniko berria da.
Bitxikeriei dagokienez, aipatu behar da Adineko Mahaiko presidenteak, Isabel Celaa legebiltzarkide sozialistak, egindako hanka-sartzea. Izan ere, saioan hitza hartu duenean, Gregorio Ordoñez eta Fernando Buesa ETAk hildako legebiltzarkideak gogora ekarri ditu, baina ez du aipatu GALek hildako Santi Brouard HBko legebiltzarkide zena.
EH Bildutik azaldu dutenez, Laura Mintegi koalizio abertzalearen bozeramaileak Celaarekin hitz egin du atseden batean, eta, ondoren, buruzagi sozialistak "barkamena" eskatu eta Brouard ere gogora ekarri du.
Bestalde, EH Bilduk Adineko Mahaian zituen bi legebiltzarkideek, Diana Urreak eta Igor Lopez Muniainek, Gazaren aldeko eta etxegabetzeen aurkako mezuak zituzten kamisetak erakutsi dituzte.
Besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria; Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria; Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Juan Juis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea izan dira saioan, gonbidatuen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.