Franco omentzea onartu dute Madrileko Kongresuen Jauregian
Gobernuak Francisco Franco jenerala omentzea onartu du. Ekitaldia abenduaren 2an izango da, Francisco Franco Fundazio Nazionalak deitu du, eta Madrileko Kongresuen eta Erakusketen Jauregian egingo da, diktadorea jaio zela 120 urte egiten dituenean.
Cayo Lara IUko koordinatzailea nagusiak omenaldia debekatzea eskatu dio Gobernuari. Bere hitzetan, Kongresuen eta Erakusten Jauregia "zentro publikoa" da, eta, ondorioz, omenaldia bertan gauzatzea "Memoria Historikoaren Legearen eta Espainiako memoria demokratikoaren aurka doa".
IUko kideek omenaldi hau Esperanza Aguirre Madrilgo presidente ohiarekin lotu dute, Castellana pasealekuko jauregia Turespañarena delako, hau da, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari lotuta dagoen erakundea da. Aguirre dimisioa aurkeztu zuenetik dago bertan.
"120 urte geroago. Francisco Franco gure urtean!"
Cayo Lararen ustez, "120 urte geroago. Francisco Franco gure artean!" lelopean egingo den ekitaldiak diktadura frankista gorestea esan nahi du. Halaber, Mariano Rajoyren Gobernuari ea debekatzeko asmorik ba ote duen galdetu dio.
IUko koordinatzaileak Gobernuari ea beste ekitaldia Memoria Historikoaren Legearen aurka doan uste ote duen galdetu dio, diktadorearen figura goresteagatik.
Honelako ekitaldiak izaten diren bitartean Gobernuak 2013ko aurrekontu nagusietan Memoria Historikoaren Legea zerora utzi duela kritikatu Larak, eta 2012an % 60 murriztu duela gaineratu du.