ETBn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aresen esanetan, Cabacas auzia ez dagokio Arartekoari

Iñigo Cabacasen heriotza "bizitza politikoaren unerik zailenetakoa" izan dela onartu du sailburu ohiak onartu.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ares: 'Cabacasen auzia ez da Arartekoaren eskumenekoa'

lfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohiak "zuhurrago" izateko eskatu dio Iñigo Lamarca Arartekoari eta Iñigo Cabacasen, Ertzaintzaren pilotakada batengatik hil zen gaztearen, auzia "ez da zure eskumenekoa", ohartarazi dio.

ETBn eginiko elkarrizketa batean Arartekoaren ofiziozko ikerketaz mintzatu da Ares, bertan gaztearen heriotza eragin zuen kargan indarkeria eta istiluen aurkako materiala "bidegabe" erabili izana egozten baitzaio Ertzaintzari.

Sailburu ohiak bere bizitza politikoaren unerik "zailenetakoa" izan dela onartu du, baina "lasai" dagoela gaineratu du. Arartekoaren hausnarketa ez dagokio hari, Aresen iritzian, eta "Justiziaren esku dago", adierazi du.

"Arartekoak zuhurragoa izan beharko luke; bere eskumenak gainditzen ditu batzuetan, baina dagoeneko ohituta nago".

Auzi horren inguruan zerbait aldatuko ote lukeen galdetuta, arduradunen bat kaleratu ahal izango zukeela adierazi du, baina hori, egitekotan, "dena argitu ondoren" hartu beharreko erabakia dela uste du.

Gai honek bere kudeaketa markatzea baztertu du, eta "sendotasun demokratikoaren eta zero tolerantziaren" sailburua izan zela gogoratuko dela adierazi du; "ETArekin eta zigorgabetasun guneekin amaitzen lagundu duen sailburua" izan zela gogoratuko dute, gaineratu du.

Bere jarduna eta justiziarena "bateragarriak" dira, Arartekoaren ustez

Arartekoaren jarduna eta justiziarena "bateragarriak" direla nabarmendu du Iñigo Lamarcak. "Epaileak zigor arloko arduradunak zehaztu behar ditu; guk, ordea, Administrazioak egoki jokatu duen ala ez".

Jaurlaritzak prozesu judizial batean Arartekoak ez duela esku hartu behar esatea kritikatu du Lamarcak, eta "epaileak gomazko pilotak erabili zituztenen ardurak zehaztu behar ditu; guk, ordea, beste eremu bat ikertu behar dugu, Administrazioaren jokabidearena", gaineratu du.

Ararteko gisa ezin duela Administrazioa "behartu" zehaztu du eta soilik gomendioak eman ditzakeela, baina "Cabacas auzia ez da hemen bukatzen", adierazi du. "Bide judizialak beste garai bat irekiko du, eta orduan, gure ebazpenak erabateko indarra hartuko du, administrazioko barne ikerketa irekitzeko eskatzen baitugu eta hori, noizbait gertatuko da".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X