Kontsulta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CIU eta ERCren arteko akordioa, gero eta hurbilago

CIU osatzen duten bi alderdiek, Convergencia Democratica de Catalunya eta Unio Democratica de Catalunya, Batzar Nagusiak egingo dituzte larunbat honetan, balizko akordio hura aztertzeko.
CIU_elecciones catalanas_resultados_EFE
CIU eta ERCren arteko akordioa, heltzear. EITB.

CIU eta ERC alderdien arteko akordioa ordu gutxi barru gauzatuko da, UCDren iturriek gaur adierazi dutenez. Izan ere, Unio Democratica de Catalunyak Batzar Nagusia deitu du larunbaterako, CIU eta ERCren arteko balizko akordioari babesa emateko.

Atzo, CIUk eta ERCk “partekatutako ziriborro” batetik akordio baten hasiera lortu zuten. Horren arabera, galdeketa bat 2015. urtea baino lehen egitea adostuko lukete alderdi biek.

CIU osatzen duten bi alderdiek, Convergencia Democratica de Catalunya eta Unio Democratica de Catalunya, Batzar Nagusiak egingo dituzte larunbat honetan, balizko akordio hura aztertzeko. ERCk ere alderdiaren bilera nagusia egingo du larunbatean.

Uniok orain bi aste egin zituen bere azkenengo batzar nagusia. Iturrien arabera, baliteke akordioa larunbatean bertan iragartzea edota batzar nagusietan akordio horren inguruko negoziazioaz hitz egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X