Gaztela eta Leon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trebiñu Arabara batzeko prozesua hasiko du alkate berriak

Ignacio Portilla konderriko alkate berriak azaldu duenez, Gaztela eta Leon eta Euskadiko gobernuko ordezkariekin elkartzen saiatuko da.
Treviño. Trebiñu.
Trebiñu. Argazkia: EITB

Gaurtik aurrera, alkate berria du Trebiñuko konderriak, izan ere, PPko alkate ohia kargutik kentzea lortu dute zentsura mozio bati esker. Ignacio Portilla Independenteen taldeko kidea da alkate berria, eta jakinarazi duenez, Trebiñu Arabara batzeko prozesua hasiko du laster.

Zentsura mozioa aurrera atera da Independenteen taldeko bi kideen, Trebiñuko herritarren plataformako 2 zinegotzien eta Bilduren boto bakarrari esker. EAJko zinegotzia abstenitu egin da, forma arrazoiak argudiatuta.

Alkate berriak hartu du hitza, eta horren hitzetan Trebiñu Arabara batzeko aldarria beti egon da, “iraganean egon zen, gaur egon dagoen eta etorkizunean ere egongo da”. Gaineratu duenez, eskaria aurrera aterako da Gaztela eta Leongo gobernuak bidean trabak jarriko baditu ere. Halaber, Gaztelatik banatzeko beharrezkoak diren pausoak emango dituztela adierazi du.

Iragarri duenez, Gaztela eta Leon eta Euskadiko gobernuko ordezkariekin elkartzen saiatuko da.

Adolfo Estavillo Trebiñuko herritarren plataformako kideak azaldu duenez, konderria Arabara batzeko erabakia “ez da txarra” da, beti ere, herritarren mesedetan baldin bada.

Nestor Fernandez Bilduko zinegotziaren aburuz, zentsura mozioaren ondoren aro berri bat irekiko da Euskal Herrian, eta Trebiñu Arabako zati izatea lehentasuna izango da, berriz ere.

Erabaki horrek Gaztela eta Leongo gobernuarekin dituzten harremanetan eragina izango duela ohartarazi du PPko alkate ohiak. Halaber, oposiziotik lanean jarraituko duela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X