'Konstituzioan ez dago erabakitzeko eskubidearentzako biderik'
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidente ohia ziur da Katalunian ez dutela galdeketa independentistarik egingo, ''Konstituzioan ez dagoelako erabakitzeko eskubidearentzako biderik''.
Halaber, ziur da CiU eta ERCko buruek jakin badakitela ''ezin dutela onartu duten programa aurrera eraman'', eta, ildo horretan, zalantzan jarri du Artur Mas Kataluniako presidentearen ''bokazio independentista''. La Sexta telebista katean egin ditu adierazpenok, elkarrizketa batean.
Halaber, 2011n ekonomia mailan egindako murrizketez ere aritu da Zapatero. Pentsioak bere horretan utzi eta funtzionarioei soldata jaitsi zien Gobernuak, eta erabakia ''zaila baina beharrezkoa'' izan zela azaldu du Zapaterok. ''Espainiarentzat onena zen'', merkatuetara jotzen jarraitu beharra genuelako, gaineratu du. Halaber, erabakian ''Ongizate Estatuaren oinarriak'' arriskuan jartzen ez zituela uste du Zapaterok.
Gobernuko presidente ohiak esan du bere alderdiak ''soberan'' ordaindu dituela bere gestioaren ondorioak.
Erreskatearen kontra
Bestalde, Zapaterok uste du Espainia gai dela erreskatea ekiditeko, eta, egun, erreskatea ez eskatzea dela ''egokiena''. Dena den, Gobernuak ''datu guztiak eta informazio guztia'' duela nabarmendu du, eta, beraz, herritarrek Gobernuak hartzen dituen erabakietan ''konfiantza'' izan behar dutela uste du Zapaterok. 2013 bukaeran edo 2014 hasieran egoera ekonomikoak hobera egin dezakeela aurreikusi du presidente ohiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri