Erregearen mezua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu: 'Tranpa batetik sortutako Gobernuaren azken astindua da'

Espainian “komunikabide publikoak” badaudela esan du hori emateko, eta gurekin zerikusirik ez duen mezua dela nabarmendu du, “legez kanpo uztetik sortutako hitzaldia”.
Iragarkia
18:00 - 20:00
EH Bilduk erregearen mezua ez emateko eskatu du

EH Bilduko berrogeita hamar bat buruzagi eta kide bildu dira astelehen honetan, EITBren egoitzaren aurrean, "EITBn inposatutako ikur espainolei ez, erregearen mezurik ez" irakur zitekeen pankarta baten atzean, Juan Carlos erregearen Gabonetako mezuaren igorpena salatzeko.

Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkideak esan duenez, erregearen mezuaren igorpena "legez kanpo uztetik sortutako Gobernuaren azken astindua da, ez gaitu ordezkatzen".

Hitzaldi hori "eman nahi badute, horretarako telebista publikoak badituzte", ondorioz, "euskal telebista publikoa ez dago erabili beharrik guztiz faltsua den mezua emateko, halaber, ez du Euskal Herria ordezkatzen", azaldu du.

Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzetan, erregearen mezua ematea "guregandik urrun, oso urrun, dagoen mezua ematea da".

Horren haritik, "legez kanpo uztetik eta tranpatik sortutako Gobernuaren azken astindua ikusten ari gara". "Euskal gizartean fikzioa eman nahi izan zuten, eta gaurko mezua fikzioaren beste eredu bat besterik ez da", nabarmendu du.

Espainian hori "emateko komunikabide publikoak badaudela" azpimarratu ostean, "Espainiako erregearen mezua igortzeko EITB erabiltzea ez dut uste legezkoa denik, ezta zuzena ere", adierazi du.

Horregatik, astelehen honetan kontzentrazioa deitu dute, eta, "bihartik aurrera, euskal irrati telebista mantentzeko lanean hasiko gara, gizarteko sentsibilitate guztiak errespetatuz".

 

 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X