Biografia: Iñaki Azkuna, Bilbo aldatu zuen alkatea
Bilboko alkate ospetsuenetako bat eta hiribilduaren eraldaketaren arduradunetako bat, hala gogoratuko dute askok Iñaki Azkuna Urreta (Durango, 1943; Bilbo, 2014).
Azkuna 2014ko martxoaren 20an hil da, 71 urte zituela eta prostata minbiziak jota. Orain 10 urte atzeman zioten gaixotasuna, eta orain hilabete batzuk sortutako konplikazioek eraginda, ezin izan du alkate jardun.
Munduko alkaterik onena izendatu zuen 2013ko uztailean City Mayors fundazioak, Bilboko alkate hamar urtez baino gehiagoz izan eta gero. 1999an aukeratu zuten aurrenekoz hiribilduko agintari nagusi. Harrezkero, 2003an, 2007an eta 2011n ere irabazi ditu hauteskundeak; azken horiek, gehiengo osoz, EAJrentzat lehen aldiz Bizkaiko hiriburuan.
Alderdikideek ez ezik, oposizioak ere aitortu dio bere " herri arrakasta" (EAJk beste boz batzuetan erdietsitakoa aise gainditzen du)
Karisma handiko gizona
Miresmena eta polemika sortzeko gai den politikari horietako izan da betidanik Azkuna. Gauzak argi esateko gizona, zenbaitetan bere alderdiak ezarritako ildo politikotik urrundu da.
Hala, 1999an, EAJk Lizarra-Garaziren Adierazpena sinatu zuenean, ezker abertzalearekin akordiorik izenpetu ez zuen EAJko arduradun politiko bakarrenetarikoa izan zen.
Mediku, lanbidez; politikari, bokazioz
Azkuna lizentziaduna da Medikuntzan eta Kirurgian, eta doktore cum laude Salamancako Unibertsitatean. Ibilbide profesionala Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Parisko Unibertsitatearen Broussais Ospitalean eta Gurutzetako Ospitalean egin du.
1991n, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu izendatu zuen Jose Antonio Ardanza lehendakariak. Bederatzi urte geroago heldu zion Bilbo zuzentzeari.
Bilbo eta Athletic, bihotzean
Jaiotzez durangarra bazen ere, bilbotartzat eduki du bere burua Azkunak. Izan ere, jaioterria gaztetan utzi zuen, ikasketak egiteko. Hain justu, hiribildua kartsuki defendatu duen horietakoa izan da betidanik. Bilborekin batera, Athletic, opera eta XIX. mendeko literatura maite zituen.
Bizitza pertsonalean, kolpe handia eduki zuen 2012ko irailean. Anabella Dominguez emaztea hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz, 40 urtez baino gehiagoz ezkonduta egon eta gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.