Auto batean zihoazen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko ustezko bi kide atxilotu dituzte Frantzian

Terrorismoaren aurkako iturrien arabera, atxilotutakoak Urtzi Etxeberria Aierdi eta Andoni Lariz Bustundui dira.
ETAko ustezko bi kide atxilotu dituzte Frantzian. Argazkia: EITB

Frantziako Poliziak ETAko ustezko bi kide atxilotu ditu ostiral honetan, La Nievre departamentuan, Borgoinan, terrorismoaren aurkako iturriek jakitera eman dutenez. Atxilotuetakoak Andoni Lariz Bustundui eta Urtzi Etxeberria Aierdi dira iturri horien arabera, Vasco Press agentziak argitaratu duenez.

Markina-Xemeinen jaio zen Lariz Bustundui, 1973an. Terrorista bilatuenen zerrendan dago 2012ko uztailetik, ETAk jarduera armatuaren bukaera iragarri zutenetik zerrenda horren lehen eguneraketatik. Ustez 2005ean 'Txeroki'k sortutako taldetako kolaboratzaile zen.

Etxeberria Aierdi Zutabeak banatzea egotzita akusatu zuten 2005ean. Auzitegi Nazionalean bere burua aurkeztu zuen eta 2006ko otsaila bitartean espetxean egon zen, fidantzapean aske geldu zen arte. 2007an epaitu egin zuten eta aske gelditu zen.

Atxiloketa ostiraleko 17:30ean izan da, Nevers hiritik gertu.

Hasierako informazioen arabera, ibilgailu bati gelditzeko agindua eman diote agenteek, susmagarri zelakoan. Ibilgailuan zihoazen bi lagunak ihes egiten saiatu dira, baina Poliziak atzeman egin ditu. Terrorismoaren aurkako iturrien arabera, atxilotuetako batek arma bat zeraman soinean.

Zenbait agentziaren arabera, bi atxilotuek ETAko kideak direla aitortu diote Poliziari. Beste informazio batzuen arabera, aldiz, identifikatzen ari zirela elkarren artean gaztelaniaz egin dute atxilotuek, eta, ETAko ustezko kideak direla ondorioztatu du Frantziako Poliziak.

2013an Frantzian atxilotu dituzten lehen ETAko ustezko kideak dira. Joan den urtean ETAko ustezko 19 kide atxilotu zituzten guztira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X