Saria Azkunari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azkunak Mintegi kritikatu du 'Kukutzaren alkatea' dela esateagatik

"Ezin dira horrelako gauzak esan, batez ere pertsona horrek Gernikan egin zen Iñigo Urkulluren inbestiduran parte hartzeari uko egin zionean", adierazi du Azkunak.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, saria jaso ostean. Argazkia: Efe

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak "politikari batzuek, Laura Mintegi EH Bilduko ordezkariak, adibidez, duten aldarte txarra" gaitzestu du. Kritika horiek Azkuna '2012. urteko Munduko Alkaterik Onena' izendatu ostean sortu dira, eta Mintegiren kasuan, 'Kukutzaren alkatea izatea' leporatu dio.

'TeleBilbao'ri eginiko adierazpenetan, Kukutzaren kasuan "legea betearazi eta Errekalden okupatutako eraikinaren jabeari arrazoia eman behar izan zion alkatea" izan zela gogorarazi du, "azken horrek arrazoia baitzeukan, eta bestela kartzelara joan edo sei milioi eurotako isuna ordaindu beharko genukeelako".

"Badaude ulertzen ez ditudan gauzak"

"Ezin dira horrelako gauzak esan, -jarraitu du Azkunak-, batez ere pertsona horrek Gernikan egin zen Iñigo Urkulluren inbestiduran parte hartzeari uko egin zionean", adierazi du Azkunak. "Badaude ulertzen ez ditudan gauzak", gaineratu du.

Beste alde batetik, Azkunaren iritziz, "sari horrek Bilbo apur bat ezagunago egiten du. Norbaitek 'nor da munduko alkaterik hoberena izendatu duten tipo arraro hori?' edo 'zer da Bilbo?' galdetu dezake, eta sari horri esker ezagunago egin gaiteze, eta hori interesgarria izan daiteke ez soilik turismoarentzat, baizik eta gure enpresarientzat, gure jendearentzat, bidaiatzen dutenentzat,...".

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X