Twitterrek gaizki pasarazi dio Carlos Florianori (PP)
El País egunkariak "Barcenasen agiriak" argitaratu zituenetik, auzi honek eztabaida handia piztu du bai gizartean, baita PPko goi-karguen artean ere. Astelehen honetan bertan, Carlos Floriano PPko Antolakuntza eta Hauteskunde idazkariordea aipatuz, honako hau idatzi du alderdiak Twitterren: "Ezin dugu onartu PPn dirua erabiltzean legez kontrako praktikak ez zirela izan zalantzan jartzea".
Dirudienez, txio polemikoa PPko kidea agerraldi bat egiten ari zela idatzi dute. Bi ordura, 5.000 erabiltzaile baino gehiagok "bertxiotu" dituzte hitzak, eta sare sozialak su hartu du, besteak beste, honako iruzkinekin: "Ea idazten ikasten duzuen, irregulartasunak izan direla aitortzen ari baitzarete. Ez dugu inolaz ere zalantzan jartzen", idatzi du Antonio Maestrek (@AntonioMaestre). Halaber, Mr Onek (@inigore) PPri "alderdiko sare sozialak eguneratzearen ardura duenari irakurtzen ikastea" eskatu dio. "Lehen abisu", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"