PP utzi baina Galdakaon zinegotzi gisa jarraituko du Pasarin-Gegundek
PPtik ''aldi baterako banandu'' baina Galdakaon zinegotzi atxiki gisa jarraituko duela iragarri du astearte honetan David Pasarin-Gegunde Alderdi Popularreko zinegotziak, ohar baten bidez. Bertan azaldu duenez, ez dio aulkia alderdiari itzuliko.
Barcenas auzia argitu arte, PPn aldi baterako baja emateko asmoa iragarri zuen zinegotziak joan den ostiralean.
Adierazpen horien ondoren, bilera egin zuen atzo Bizkaiko PPko buruekin, eta, ondoren, behin betiko baja emango zuela esan zuen, aldi baterako eman ezin bazuen.
Gaur bertan batzarra egin du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruarekin, eta, bilera horren ondoren eman du zinegotziak bere asmoen berri. Hala, ''militantzia aktiboa aldi baterako albo batera'' uzteaz gain, Galdakaon bozeramaile kargua eta Bizkaiko zuzendaritzan egun duen kargua ere utzi egingo ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri