Barcenasek PP salatu du bere bulegoan baimenik gabe sartzeagatik
Luis Barcenas PPko diruzain ohiak PPren kontrako salaketa jarri du Genova kaleko egoitzako bere bulegoan baimenik gabe sartzeagatik, Poliziak konfirmatutakoaren arabera.
Salaketa Salamanca auzoko Polizia-etxean aurkeztu du, bere etxetik gertu.
Poliziak ez du salaketaren datu gehiagoren berri eman, bakarrik Barcenasek salaketa ostiral goizean jarri duela.
La Gaceta egunkariak ostiralean argitaratutakoaren arabera, otsailaren 18an PPko langileek bere bulegoa indarrez ireki eta bertan zegoen materiala eraman zuten, Alberto Pio Duran abokatuaren aginduei jarraituta. Duran Maria Dolores de Cospedalen konfiantzazko pertsona da.
Rajoy ez du kereilarik jarriko
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak, bestalde, ez du momentuz Barcenasen kontrako banakako kereilarik aurkeztuko, ezta ustezko kontabilitate ezkutuaren berri eman duten hedabideen kontra ere, Exekutiboko liderraren inguruko iturrien arabera.
PPk Barcenasen eta hedabideen kontrako kereila prestatzen ari zela iragarri zuen duela aste batzuk, eta kereila kolektibo horri banakako kereilak gehituko zitzaizkiola ere esan zuten, PPko agintariek jarritakoak, alegia.
Hala ere, eta behin betiko erabakiaren zain, ez dirudi Rajoyk kereilarik jarriko duenik.
Ruz epaileak txostena eskatu du
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Gurtel auziaren eta PPko ezkutuko kontuen artean erlaziorik dagoen ikertu eta txosten bat egiteko eskatu dio Poliziari. Agindua ikusita, baliteke epaileak Luis Barcenasen paperen ikerketa bere gain hartzea.
Ruzen arabera, bi auzien artean harremana dagoelako susmoa sortzen duten zantzu berriak daude: Barcenasek notarioaren aurrean egindako agerraldia, notarioaren aktaren aintzatestea eta PPk jasotako diruekin egindako zerrenda.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri