Helegitea aurkeztuko du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urquijok Donostiako Udalari presoen kartel bat kentzeko eskatu dio

Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak auzitegietara joko duela adierazi du, Gipuzkoako Aldundian jarritako kartel batekin egin bezala.
Presoen hurbilketa eskatzen duen kartela. EFE

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak helegite bat aurkeztuko du Donostiako Udalak presoen hurbilketa eskatzen duen kartela erretiratu dezan, Gipuzkoako Aldundian jarritako kartelarekin egin bezala.

Donostiako Udalak eraikinaren balkoi batean "Giza Eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira", dioen pankarta jarri du, Gipuzkoako Aldundiak joan den asteartean eraikinaren atarian jarri zuena bezalakoa, alegia. Urquijok, hori dela eta, Estatuko Abokatutzari helegitea jartzeko eskatu dio.

Bilduren udal Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, besteak beste, "parot doktrina"ren kontrako jarrera adierazteko erabaki du eraikinaren aurrealdean kartela jartzea, izan ere, datorren martxoaren 20an aztertuko du berriz Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak Ines del Rio presoaren kasua.

Carlos Urquijoren iritziz, kartelak terrorismoaren biktimak aitortzeko eta horiei babes integrala emateko legeak urra ditzake.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X