'Une erabakigarri' hauetan Justizia errespetatzea eskatu du Barcinak
UPNko eta PSNko kargudunak maiatzaren 10ean deklaratzera deitu ditu Nafarroako Kutxako dieten auziko epaileak, eta Yolanda Barcina Nafarroako eta UPNko presidenteak "une erabakigarri" hauetan Justizia errespetatzea eskatu du.
Maria Paz Benitok, Nafarroako Kutxako (CAN) ustezko dieta irregularren auzia ikertzen ari den epaileak, Alberto Catalan Foru Parlamentuko presidentea, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia eta Jose Iribas Hezkuntza kontseilaria deitu ditu, lekuko gisa deklaratzeko.
Horiekin batera, Carlos Garcia Adanero UPNren bozeramaileak, Samuel Caro parlamentari sozialistak eta Javier Caballero Foru Gobernuko presidenteorde ohiak ere deklaratuko dute.
CANeko gizarte-ekintzaren eta estatutuen birmoldaketaren berri emateko agerraldia egin behar zuen Barcinak Nafarroako Parlamentuan. Ganberara heldu denean, Justiziarekin "errespetua eta lankidetza" matenduko duela esan du presidenteak.
Bozeramaileen Batzordeak agerraldia atzeratzea erabaki du prozeduraren inguruan desadostasunak eman direlako, egindako eskakizunari PSNk erantzun ez diola ulertuta.
Barcina ez dute dieten auzian inputatu forupekoa delako. Justiziak erabaki bitartean itxaron behar dutela azaldu du presidenteak. Justiziak "nahi duen informazio guztia bildu" behar duela erantsi du Barcinak.
"Une erabakigarriak" direla uste du agintariak, Justiziak "erabaki bat hartu behar duelako".
Bilera Jimenezekin
Bestalde, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiarekin biltzeko data bihar edo etzi zehaztea espero du Barcinak. Zentzu horretan, bilera datorren astean egitea espero du.
UPNk eta PSNk desadostasun ugari dituztela azpimarratu du Nafarroako presidenteak, baina eredu instituzionalean bat datozela gaineratu du. "Egoera ekonomiko zailetik ateratzeko eta langabeziari aurre egiteko neurriak martxan jarri behar dira", adierazi du Barcinak.
Zure interesekoa izan daiteke
Epaileak ukatu egin dio Begoña Gomezi NATOren goi-bilerara joatea, baina Londresera bidaiatzeko baimena eman dio
Gomezen defentsak uztailaren 7tik 10era Espainiatik irtetea eskatu zuen, NATOk Turkian egitekoa duen goi-bilerara joateko eta, ondoren, Londresera, alabaren graduaziora.
Hamasek Gazako gobernua utzi du eta Palestinako batzorde teknokrata bati eman dio boterea
Hamas desegin ondoren, organo horrek eskualdea kudeatu beharko du, su-etenean jasotako jarraibideei jarraituz.
Lehendakari bat aurrenekoz txupinazoan: "Beste herritar bat bezala, kalean ibiltzea da nire helburua"
Lehen aldia da jardunean dagoen lehendakari bat San Fermineko txupinazoan udaletxean dagoela gonbidatu gisa eta ETBko saio berezian izan da. "Jendeak gozatzea, bakean eta errespetuz", hori espero du Imanol Pradalesek.
Juanma Morenok Andaluziako presidente kargua hartu du hirugarrenez
Juanma Moreno Andaluziako Alderdi Popularreko buruak hirugarrenez hartu du Juntako presidente kargua. San Telmo Jauregian egin da ekitaldia eta bertan izan da Manuel Gavira presidenteordea, Voxen Andaluziako burua. Karguaren zina egin ostean Andaluziako presidentea "harro" agertu da. Aipamena egin die Andaluzian jaio zirenei eta baita "gaur egun kanpotik etorri eta berea den lurrarekin konpromisoa hartu dutenei" ere. Voxekin koalizioan abiatu duen legealdia "emankorra" eta "luzea" izatea espero duela gaineratu du.
Matutek, Sanchezen gobernuaren "egoera delikatuari" buruz: "Gobernatzea ez da eustea"
EH Bilduk Kongresuan duen diputatu eta bozeramaile ondokoak uste du gobernu bat zuzentzeari "helburu bat" eman behar zaiola, eta kasu honetan "eskubide sozial, demokratiko eta nazio anitzen agendan aurrera egitea" dela.
Ehunka lagun kalera atera dira Iruñean preso eta iheslaririk gabeko jaiak aldarrikatzeko
Sare taldeak adierazi duenez, presoak eta iheslariak Euskal Herrira itzultzeko prozesua "eskailerako azken mailan" dago, eta hori gainditzeko ohiko espetxe-legedia aplikatzeko eta mobilizazio sozialarekin jarraitzeko deia egin du, sanferminen hasierarekin bat eginez.
Transferentzien akordioa ez betetzea "errespetu falta onartezina" dela ohartarazi dio lehendakariak Sanchezi
"Beti 'ezetz' esaten duen eta proposamenik egiten ez duen horma baten aurka egin dugu talka", azaldu du Imanol Pradalesek, Jaurlaritzak asteon zenbait Ministeriorekin egindako bilerei buruz. Horregatik, aldeen arteko konfiantza "gero eta txikiagoa" dela ohartarazi dio Espainiako Gobernuko presidenteari.
EAJk berretsi egin du Bilboko Alkatetzarako Mikel Hidalgoren hautagaitza
Bilboko 33 urteko politikaria hautagai bakarra izan zen, eta aho batez babestu dute EAJren 13 udal batzarrek.
Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakaria Madrilen, beroa bueltan eta irteera operazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin
Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".