Cospedal: 'Gobernuak egiturak berritu ditu enplegua sortzeko'
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak larunbat honetan jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak zaharkituta zeuden egiturak aldatu ditu, eta erreformak egitea beharrezkoa zen enplegua sortzeko. Azaldu duenez, enplegua sortzea eta ekonomia suspertzea dira Gobernuaren helburu nagusiak.
Probintzietako PPko buruzagien topaketa egin dute gaur, eta bertan gobernuko ordezkariek administrazioen erreforma eta hezkuntza erreforma azaldu diete.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Administrazioen Erreformarako Lantaldearen txostenak biltzen dituen neurriak aurkeztu zituen atzo, Ministro Kontseiluaren osteko agerraldian.
Txosten horretan biltzen diren 217 neurriak indarrean jarriko balituzte, 6.500 milioi aurreztuko lituzkete. Halaber, proiektuaren jarraipena egiteko urtero azterketa globala egiteko bulegoa sortuko dutela iragarri zuen Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"