Bilboko Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak berretsi egin du txupineraren izendapenari ezarritako debekua

Behin-behineko erabakia ostiralean hartu zuen epaileak, Carlos Urquijo Gobernu ordezkariak aurkeztutako salaketaren harian.
Jone Artola, ezkerrean, pregoilariarekin batera, aurkezpenaren egunean. EiTB.
Jone Artola, ezkerrean, pregoilariarekin batera, aurkezpenaren egunean. EiTB.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1. Epaitegiak  Jone Artola Bilboko Aste Nagusiaren txupineraren izendapena bertan behera uzteko erabaki berretsi du. Artola Etxerateko kidea da, Txori Barrote konpartsako sortzaileetako bat eta ezker abertzaleko zerrendetan egon da. Epailearen hitzetan, debekua terrorismoaren biktimen eskubideak bermatzeko eta txupinaren jaurtiketa ETAren biktimentzako "iraina" bihur ez dadin hartutako erabakia da.

Horren haritik, Artola "garrantzi politiko eta sozialeko" pertsona dela azaldu du, eta Euskal Herritarrok eta ANV legez kanpoko alderdietako zerrendetan izan dela gogoratu du. Halaber, Etxerateko bozeramaile eta Txori Barroteko (Udalak gaitasun gabe utzi zuen konpartsa, ETAko presoen argazkiak erakusteagatik) sortzaile izan dela azaldu du.

Autoan, epaileak abendaren 9ko ebazpena berrestea erabaki du; horren arabera, Jone Artolaren izendapena debekatzea erabaki zuen, behin-behineko neurrian, Estatuko Abokatutzak Carlos Urquijo Euskal Herrian duen ordezkariaren bidez helegitea jarri zuelako.

Debekua ez da "ideologikoki diskriminatzailea"

Bilboko 1 zenbakiko epaitegiaren ustez, hartutako kautelazko neurria ezin da "ideologikoki diskriminatzaileagatik legez kanpokotzat edo konstituzioaren aurkakotzat hartu". Horren haritik, erabakiak "egoera berezi bati erantzuten" diola esan du, "eta babes berezia merezi duten (biktimen harira) interesen existentzian oinarritzen da", gaineratu du.

Horregatik, "interes horiek egoteak jarduera administratiboa arautzen duten neutraltasun eta objektibotasun printzipioak Euskal Herriko terrorismoaren biktimen babesarekin oso bereziak izatera behartzen du".

Ondorioz, terrorismoaren biktimen babesaren eta aitorpenaren Eusko Legebiltzarraren eta Estatuaren Legeak lehenetsi egiten dira "Aste Nagusiko txupineraren baimenaren izandapenaren gainetik".

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X