Estatus politiko berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Lehendakariak Lizarrara bueltatu nahi badu, PSE aurrean izango du'

Estatus politiko berriaren xehetasunik eman ez eta Eusko Legebiltzarrari "errespeturik ez izatea" aurpegiratu dio Patxi Lopezek Urkulluri.
Patxi Lopezek estatus politiko berriaren xehetasunak emateko eskatu dio berriro Urkulluri. Efe.
Patxi Lopezek estatus politiko berriaren xehetasunak emateko eskatu dio berriro Urkulluri. Efe.

Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak adierazi duenez, Iñigo Urkullu lehendakaria estatus politiko berriaz ari denean "Lizarrako Itunera edo Ibarretxen Planera bueltatzeko asmoa du", "zatiketa nagusi zen garaietara", eta hori egiaztatuz gero, lehendakariak PSE aurrean izango duela azpimarratu du Lopezek.

Patxi Lopez Portugaleteko Herriko Etxearen inaugurazioan izan da, eta bertan egindako hitzaldian, Urkulluri Euskadi "ezberdinen artean" eraikitzeko akordioaren aldeko jarrera duela adierazi ziola esan du.

Estatus politiko berriaren xehetasunik eman ez eta hori Eusko Legebiltzarraren kontrako "errespetu falta" dela aurpegiratu dio lehendakariari. Hala ere, hurrengo egunean Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean gauzak gehiago zehaztu zituela onartu du. Lehendakariak erabakitzeko eskubidea eta galdeketa aipatu zituen bertan.

"Hizketa gai bakarra"

Halaber, Patxi Lopezek estatus politiko berriaren ingurukoak euskal politikaren "hizketa gai bakarra" bihurtzearen kontra agertu da, "inora ere eramaten ez gaituelako eta gizartearen beharrizanetatik eta lehentasunetatik urruti dagoelako".

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X