'Parot doktrina'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urriaren 21ean jakinaraziko dute 'Parot doktrina'ren epaia

Europako Auzitegiak 'Parot' doktrinaren inguruko epaia urriaren 21ean jakitera ematea espero du Espainiako Gobernuak.
Epaia hilaren 21ean iritsiko da, Espainiako Gobernuaren arabera. EITB.
Epaia hilaren 21ean iritsiko da, Espainiako Gobernuaren arabera. EITB.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 'Parot' doktrinaren inguruko epaia urriaren 21ean jakitera ematea espero du Espainiako Gobernuak.

Aipatu auzitegiak 'Parot' doktrina baliogabetzearen alde egingo du, Joaquin Gimenez Espainiako Auzitegi Goreneko 2. zenbakiko aretoko epaileak iragan astean aurrez ikusi zuenez.

Espainiako politikariak eta epaileak 'Parot' doktrina amaitu egingo dela onartzen hasi dira. Horren erakusle, Mariano Rajoyren Gobernuaren aldekoak diren bi egunkarik (La Razon eta ABC) eta Ser irrati kateak gaur filtratu duten albistea: Estrasburgok doktrina hori baliogabetzea erabaki du, eta hurrengo egunetan jakinaraziko du.

Gimenez epailea bide horren harian aritu da "Ganbara" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, "erabakia hartuta" dagoela eta une honetan "epaia idazten" ari direla adierazi baitu.

Europako justiziaren erabakia irmoa eta behin betikoa izango da, eta espetxealdia luzatu dieten dozenaka preso aske geratzea ekar lezake.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X