EAJ: 'Parot doktrina baliogabetzea urrats erraldoia litzateke'
Estrasburgoko Epaitegiak 'Parot doktrina' baliogabetzea "gatazkaren konponbiderako urrats erraldoia" litzatekeela adierazi du gaur Andoni Ortuzar EAJko presidenteak.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek esan du 'Parot doktrina'ren bitartez Espainiako Gobernuak "betiereko zigorra" ezarri zuela. "Izatez, Konstituzioaren ezkutuko erreforma bat da", esan du Ortuzarrek.
EAJko presidentearen iritziz, 'Parot doktrina'k ez du presoen gizarteratzea "laguntzen" eta ez dio elkarbizitzari onurarik ekarriko.
Horrenbestez, Espainiako Gobernuari bere espetxe politika aldatzeko eta ezker abertzaleari "aurrerapausoak" emateko eskatu die Ortuzarrek.
Itun fiskala
Bestalde, EAJren eta PSE-EEren arteko itun fiskala "arretaz irakurtzeko" eskatu dio EH Bilduri, "ondorio politikoak" kontuan hartu gabe akordio batera heltzeko. Halaber, erreforma fiskala bideratzeko, aste honetan bertan Gipuzkoako Batzar Nagusietan legez besteko proposamen bat aurkeztuko dutela iragarri du.
Ortuzarrek esan du "berri ona" dela PPk itun fiskalarekin bat egitea, "ona delako krisitik irten behar duen eta beste erronka batzuei aurre egin behar dien herri batek erakunde guztien egonkortasuna bermatuko duten eta denboran iraungo duten akordio zabalekin egitea".
Ortuzarren iritziz, EH Bilduk ere bat egiteko aukera izan du, PPk izan zuen "eskaintza bera eta aldi berean" izan zuelako. Horren harian, koalizio abertzaleak "EAJri aurre egiteko borroka estrategia bat" egin nahi izan duela esan du, baina PSE-EE "ezkerreko politikak eskuinekoen kontrako ardatzaren bazkide bezala desagertu zaionean, bere estrategia guztia erori zaio eta berriro kokatu behar du bere burua".
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.