Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Masek planto egin dio Santamariari, patronalaren ekitaldi batean

Ekitaldiaren burua Santamaria izango zelako egin dio uko Generalitateko presidenteak joateari.
Artur Mas. EFE
Artur Mas. EFE

Artur Mas Generalitateko presidenteak planto egin dio bart Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernu presidenteordeari, Foment Kataluniako patronalaren ekitaldi batean, protokoloaren inguruan desadostasunak tarteko.

Izan ere, ekitaldiaren buru Santamaria izan da, Espainiako Gobernuko jarduneko presidente gisa (Mariano Rajoy Panaman dago), eta, horregatik, Masek uko egin dio joateari. Burua bera den ekitaldietara baino ez dela joaten azaldu dute Generalitatetik, eta hiru salbuespen aipatu ditu: erregea, printzea edota Espainiako Gobernuko presidentea dauden ekitaldiak.

Kataluniako Gobernuaren esanetan, azken orduan jakin dute Santamaria jarduneko presidente gisa izango zela ekitaldian. Hori horrela, ordezkari bezala Felip Puig Enplegu kontseilaria bidaltzea erabaki dute.

Bestalde, Foment platronaletik zehaztu dutenez, ez joateko arrazoi bakarrak "protokolo kontuak" direla esan dio Artur Masek.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al portavoz de EH Bildu en el Parlamento Vasco. habla sobre las sentencias de los perfiles lingüísticos de euskera en las instituciones vascas.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskara profilen aurkako “estrategia antolatua” eta "praktika sasimafiosoak" arbuiatu ditu Otxandianok

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile Peio Otxandianok dio euskararen hizkuntza eskakizunen aurkako errekurtso judizialen jarioaren atzean “antolatutako bultzada bat” dagoela. Erabaki judizial horien argitan, EAJri eta PSE-EEri eskatu die Enplegu Publikoaren Legearen erreforma bat negoziatzera eser daitezela, sistema blindatzeko, eta, salatu duenez, bi alderdiek uko egin diote erreforma hori egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X