Estrasburgoko epaiaren ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxeratek esan du ez dutela ongi etorririk eta omenaldirik egingo

Halere, "besoak zabalik eta poztasunez" egingo dietela harrera esan dute. "Inoiz ez dugu inoren sufrimendua ukatu, baina gurea errespetatzeko eskatzen dugu", esan dute biktimen inguruan.
Etxerat presoen senideen elkarteak Iruñean egin du prentsaurrekoa. Irudia: EiTB
Etxerat presoen senideen elkarteak Iruñean egin du prentsaurrekoa. Irudia: EiTB

Etxerat presoen senideen elkarteak gaur, ostirala, ziurtatu duenez, organizazio bezala ez ditu presoen omenaldiak ez ongi etorriak, baina "argi" daukate kartzelatik irtetean "besoak zabalik eta poztasunez" egingo dietela harrera.

Hala adierazi du Nagore Lopez de Luzuriaga Gotzone Lopez de Luzuriagaren eta Iñaki Fernande de Larrinoaren senideak (biek Parot doktrinaren ondorioak jasan dituzte) Estrasburgoko epaia aztertzeko prentsaurreko batean; Nagore Lopez de Luzuriagak gazteleraz, eta Idoia Mujika Iñaki Erroren senideak, euskaraz.

"Noski baietz urteak daramatzagula besoak zabalik gure etxeetan harrera egiteko gogoz", adierazi du kazetariek egindako galderei erantzunda Lopez de Luzuriagak. Gainera, ETAko biktimen inguruan zera esan du: "Ez dugu inoiz inoren sufrimendua ukatu, baina gurearekiko errespetua eta begirunea eskatzen dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X