PPren kontrako oihuak, AVTk deitutako kontzentrazioan
Milaka pertsona batu dira Kolon Plazan Madrilen, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera uzteko erabakiaren kontra protesta egiteko deitu duen elkarretartzean.
Bestalde, Alderdi Popularreko (PP) ordezkaritza nazionalari zein Euskadiko PPko ordezkaritzari, "traidore" dietu diete. Gainera, "non dago Rajoy?" oihukatu eta "traidoretzat" jo dute zenbaitek jendartean.
Justizia garaileak eta garaituak izango dituen amaieran lelopean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina bertan behera uztea erabaki eta gero deitu zuten elkarretaratzea.
Angeles Pedraza AVTren presidenteak biktimekiko errespetua eskatu du eta legea, baina "bere osotasunean" aplikatzeko eskatu du; halaber justizia ere, baina "bere osotasunean" aplikatzeko deia egin du, eta epaileei biktimen sufrimenduaren mailan egotea eskatu die.
Pedrazaren esanetan, epaileetako batzuek, esaterako, Luis Lopez Guerrak (Parot doktrina bertan behera uzteko aldeko botoa eman zuen) ez dute neurria eman.
"Demokrazia alde daukagu eta ez gara isilduko. Herritar garen heinean dugun erantzukizuna betetzen jarraituko dugu terroristak erabat garaituak izan arte eta terrorismoaren amaierak garaileak eta garaituak bereizita izan arte", gaineratu du.
Halaber, ziur agertu da Zuzenbide Estatua berresteko inork ez duela biktimek baino gehiago egin, eta azpimarratu du ez dutela inoren ikasgaia onartuko, ez legetik kanpo terrorismoa desagerrarazi nahi dutenena, ez ETArekin negoziatzen dutenena.
Bestalde, Alderdi Popularreko (PP) ordezkaritza nazionala osatzen dutenei, Carlos Floriano, Javier Arenas eta Esteban Gonzalez Pons idazkariordeei, zein Euskadiko PPko ordezkaritzari, Arantza Quiroga buruan zela, "traidore" dietu diete, heldu direnean.
Quirogak, Parot doktrina bertan behera geratuta, terrorismoaren biktimen sumindura ulertzen duela esan du, eta ziur agertu da Zuzenbide Estatuan eta demokrazian duten konfidantza ETAri gailenduko zaizkiola.
"Espainiarren eta euskal herritarren gehiengoa ez gaude ebazpen horrekin ados, nahiz eta men egiten diogun, egun batean Zuzenbide Estatua eta demokrazia ETAri gailendu ziezaioten elkartu ginelako", gaineratu du Euskadiko PPren presidenteak.
PPren ordezkariek tentsio uneak bizi izan dituzte elkarrtartzean; alabaina, Pedrazak txaloka egin die harrera. Euskadiko PPk bidalitako ordezkaritzan, Iñaki Oyarzabal idazkari nagusia eta Anton Damborenea legebiltzarkidea ere izan dira. Gainera, "non dago Rajoy?" oihukatu eta "traidoretzat" jo dute zenbaitek jendartean.
Yolanda Barcina UPNren eta Nafarroako Gobernuko presidentea bere alderdiaren ordezkaritzaren buru izan da eta elkarretaratzean parte hartu du.
Nafarroako presidentearekin batera, Carlos Salvador diputatua, Pachi Yanguas senataria, Sergio Sayas UPNren Organizazio eta Komunikazioaren idazkari nagusia eta Nacho Igea Gazteria Nafarrak organizazioaren presidentea ere berton dira.
Halaber, Igancio Gonzalez Madrilgo presidentea, Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidentea eta Ana Botella hiriburu espainiarreko alkatea ere han izan dira.
Gainera, Jaime Mayor Oreja PPk Europako Parlamentuan duen bozeramaleak eta Carlos Iturgaitz eurodiputatuak ere bat egin dute Kolonen.
"Estrateia oker baten ondorio"
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak deitutako kontzentrazioa "estrategia oker baten ondorio logikoa da", Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearen iritziz. Horren esanetan, urteetan nolabaiteko rol politikoa eman diete biktimei, eta espetxe politikan parte har zezaketela esan diete.
Zentzu horretan PP eta PSOE bide horretatik aldentzea litzateke onena, Egibarren iritziz. "Kartzela politika beste ikuspegi batetik jorratu behar dute, ez mendeku gisara presoak gizarteratzeko bitarteko modura baizik", gaineratu du.
"Ez ditu ordezkatzen"
Pernando Barrena Sortuko bozeramaleak adierazi duenez,Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) deitutako elkarretaratzeak ez ditu biktimak ez gizarte espainiarra ordezkatzen, eta bertan parte hartzea "akats bat" dela esan du. Horren ildotik, deitoratu du 'PPk konponbide ezaren Espainia kalera ateratzea".
Donostian egindako prentsaurreko batean, Barrenak "akats larri"tzat jo du , 'Justizia, garaileak eta garaituak izango dituen amaieran' lelopean deitutako elkarretaratzearekin bat egitea. Mobilizazioa Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinabertan behera uztearen erabakia salatzea du helburu.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.