Igandean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igeldoko galdeketa egingo dute EAEko Auzitegi Nagusiak onartu ostean

Estatuko Abokatutzak kontsultaren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, eta galdeketa igandean egingo dute auzoan.
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Estatuko Abokatutzak kontsultaren aurka aurkeztutako helegitea atzera bota du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, eta galdeketa igandean egingo dute Igeldoko auzoan.

16 urtez gorako 883 bizilagunek botoa emateko eskubidea dute. Galdeketa polemikoa Gipuzkoako Foru Aldundia bultzatu du. Donostiatik banatzea eta udala osatzea erabakitzeko kontsulta izango da.

Galdeketa debekatzeko eskatu zion Estatuko Abokatutzak EAEko Auzitegi Nagusiari, baina epaitegia gaur bildu da, eta helegitea atzera bota du.

Ebazpenak Gipuzkoako Foru Aldundiari arrazoia eman dio. Erabaki irmoa da eta horren kontra helegiterik ezin dute aurkeztu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi