1995tik hasi zen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igeldoren desanexio prozesua 'indarrean dagoela' aldarrikatu dute

Juan Karlos Izagirre "Igeldoko biztanleen gehiengoaren borondatea errespetatzearen alde" agertu da, baina beti "legea errespetatuta".

Itxas Aurre auzotar plataformak adierazi du Igeldo Donostiatik desanexionatzeko prosezua "1985ean hasi eta egun indarrean" dela, eta horregatik, 2003ko Arau Foralaren ordez, prosezuari "1690/1986 Lege-Dekretua ezarri" behar zaiola "EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

zein Auzitegi Gorenak epai ezberdinetan berretsi duten bezala".

2003ko Arau foralak auzoaren independentzia planteatu ahal izateko 2.500 biztanleko populazioa edukitzea eskatzen du, Igeldok 1.100 biztanle izanik baldintza betetzea ezinezkoa egiten zaiolarik.

Donostian egindako prentsaurreko batetan, Itxas Aurreko plataformako kide Jose Ignacio Galparsoro, Ainhoa Gorostidi eta Ignacio Aizpuruak komunikatu bat irakurri dute, non salatu egiten zuten datorren azaroan deituriko Igeldoko desanexioren inguruko kontsultarenganako "beldurra, ia izua".

Izagirre, auzokoen borondatea errespetatzearen alde

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea "Igeldoko biztanleen gehiengoaren borondatea" errespetatzearen alde agertu da berriro, baina beti "legea errespetatuta".

Albiste gehiago gizartea

osakidetza ambulatorio centro de salud osasun etxea gasteiz vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osakidetzak ordutegiak murriztu eta osasun-zentro batzuk itxiko ditu udan

Aldaketa horiek zentroen % 37ri eragingo diete. ELA eta CCOO sindikatuek udako plangintza kritikatu dute. Osakidetzaren egiturazko arazoek “bere horretan jarraitzen dutela” ziurtatu dute eta “benetako konponbideei heltzeko" negoziazio prozesua hastea eskatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Orexa, estaldurarik gabe jarraitzen duen herria

Gipuzkoako Orexa herriak Europako zati batek jasandako itzalaldiaren ondorioak pairatzen jarraitzen du: estaldurarik gabe daramatzate zazpi aste. Movistar konpainiak ez die irtenbiderik ematen eta inpotentzia da nagusi herrian.

Gehiago kargatu