Enpresaburuaren heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inputatutako mossoei babesa agertu die Kataluniako Barne kontseilariak

Benitezena ''atxiloketa konplikatua'' izan zela esan du, eta zortzi agenteen inputazioak bere horretan jarraitzea zaila ikusten du.
Ramon Espadaler EITB
Ramon Espadaler EITB

Ramon Espadaler Kataluniako Generalitateko Barne kontseilariak babesa agertu die Juan Andres Benitez enpresaburuaren heriotzagatik epaileak inputatu zituen zortzi mossoei.

Parlamentuko batzordean agerraldia egin du Espadalerrek, hainbat taldek eta kontseilariak berak eskatuta. Bertan, Benitezena ''atxiloketa konplikatua'' izan zela esan du, eta agenteen ''jarduera egokian'' konfiantza agertu du.

Kontseilariaren hitzetan ''banakako kasu puntuala'' izan zen, eta ''ezin da kategoriatzat hartu''. Edonola ere, ''kasu bakar bat ere'' onargarria ez dela gaineratu du.

Espadalerrek aurreratu duenez, uste ez izatekoa da ''agente guztiengan inputazio guztiek aurrera egitea'', eta agenteei ezarritako kautelazko neurriak ''modulatzen'' joango dira, ikerketak aurrera egin ahala.

Halaber, Polizia Nazionalak egindako txostenaren aurka jo kontseilariak, auziaren inguruan ''iritzi inkongruenteak'' ematen dituela argudiatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X