ANren erabakiak aitzakiagabeak direla esan du Gomez Bermudezek
Javier Gomez Bermudez magistratuak gaur esan duenez, Auzitegi Nazionalaren Zigor Aretoak azken asteotan 'Parot Doktrina'ren harira hartutako erabakiek ez dute aitzakiarik. Dena dela, 'Parot Doktrina' "bidezko neurria" dela defendatu du. Atzo bertan, Estrasburgok doktrina honen inguruan hartutako epaia kontuan hartuta, 15 preso kaleratzeko agindua eman zuen ANk.
'Parot Doktrina'ren bultzatzaileetako bat izan zen Gomez Bermudez, eta gaur goizean, Amaia Izko Ines del Rio preso oiharen abokatuarekin batera, espetxe eta justizia arloko topaketa batzuetan hartu du parte, Donostian, Gipuzkoako Abokatuen Eskolak antolatuta.
Gomez Bermudez eta Izco 'Parot Doktrina'z aritu dira, luze eta zabal. Hain zuzen, Gomez Bermudez izan zen neurri hau ezarri zuen lehenengoetako epailea, eta Izco berriz, doktrina hau Estrasburgoraino eraman zuen presoaren abokatua. Azkenean, Estrasburgok bertan behera utzi zuen neurria. Eztabaida bizia izan da, muturreko bi jarrera aurrez aurre jarrita, baina biak ala biak, errespetuz aritu dira hizketan, neurriaren legezkotasunaz eta garapenaz.
Magistratuak behin eta berriz defendatu du 'Parot Doktrina', baina Estrasburgoko ebazpena berehala ezartzearen alde agertu da. Hala, Auzitegi Nazionalak presoak kaleratzeko hartu duen erabakiari egokia deritzo. Gomez Bermudezen iritziz, ebazpena ‘errespetatu’ egin behar dela esatea "tontakeria" bat da, "ebazpenak ezarri egin behar dira, eta listo".
Epaileek, urtetan, 1973ko Zigor Kodearen gainean egindako "irakurketa oker" bat zuzendu baino ez zuten egin 'Parot Doktrina' onartu zutenean, magistratuaren aburuz. Ildo horretan, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak bere ebazpenean oinarri bezala hartzen dituen gertakariak "faltsuak eta okerrak" direla gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Bionan, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Arratsaldeko 17:00etan egingo duten agerraldian emango dituzte akordioaren xehetasunak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.