Bilera, Logroñon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk eta Errioxako presidenteak akordioa sinatuko dute gaur

Protokoloak laborantza sektorearekin, ikerkuntzarekin eta garapenarekin, ingurumenarekin eta herritarren segurtasunarekin lotutako gaiak jasoko ditu.
Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Pedro Sanz Errioxako presidenteak bilera egingo dute gaur, Logroñon. Bertan, lankidetzarako akordioa sinatuko dute.

Besteak beste, laborantza sektorearekin, ikerkuntzarekin eta garapenarekin, ingurumenarekin eta herritarren segurtasunarekin zerikusia duten gaiak jasoko ditu protokoloak, Errioxako Gobernuak azaldu duenez.

Irailean bildu ziren aurrenekoz EAEko eta Errioxako Gobernuetako buruak. Gasteizen elkartu ziren, eta osasun sistemarekin lotutako akordioa sinatu zuten orduan. Horrekin, bukatutzat eman zuten Patxi Lopezen legegintzaldian Euskadiren eta Errioxaren arteko mugan dauden herrietako gaixoen inguruan sortutako polemika.

Hain zuzen ere, bi autonomia erkidegoen artean akordioak lortzeko bideak indartzea eta horrekin euskal herritarrei eta errioxarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzea da bilera hauen helburua.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X