Fiskaltzak presoen aldeko Bilboko mobilizazioa debekatzeko eskatu du
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Tantaz Tantak larunbaterako, Bilbon, presoen eskubideen alde deitu duen mobilizazioa debekatzeko eskatu du, "deialdiaren atzean Herrira dagoelako". Auzitegi Nazionalak urrian desegin zuen Herrira, ETAren mendekoa izatea leporatuta.
Carlos Bautista fiskalak salatu duenez, "ezin zaio manifestazioa egiteko baimena eman terrorista zantzuak dituen erakunde bati". Hori horrela, fiskalak ontzat jo du biktimen hiru elkartek egindako eskaria, manifestazioa debeka dezaten.
Fiskalaren ustez, mobilizazioa "legez kontrakoa" da, ez "helburuagatik", baizik eta "terrorista zantzuak edukitzeagatik desegin duten erakunde baten estrategiaren baitan dagoelako".
Horren harira, fiskaltzak gogorarazi du aurreko urteetan ez dituztela mobilizazioak debekatu, baina "ETArekin edo bere inguruko taldeekin loturarik aurkitu ez delako" izan omen da. "Baina lotura hori aurkitu zenean, Amnistiaren Aldeko Mugimendua-Askatasunaren garaian, ekitaldiak beti debekatu izan dira", gaineratu du Bautistak.
Guardia Zibilaren txostena
Ministerio Publikoak Guardia Zibilaren txosten bat erabili du ondorio horietara iristeko. Izan ere, txosten horrek agerian uzten omen du larunbateko mobilizazioa deitu dutenen eta Herriraren arteko lotura.
Hori horrela, Tantaz Tanta ekimenaren "sustatzailea eta egilea" Herrira dela azpimarratu du, eta helburua "ETAko presoen aldeko mobilizazio sozialetan ahalik eta atxikimendu gehien lortzea" dela.
Era berean, eta Guardia Zibilak aurkeztutako froga gisa, Facebook Interneteko sare sozialean aurkitutakoa aipatzen du. Bertan, Herrirak Tantaz Tanta ekimenaren kartelak jaso omen ditu, eta hori bi taldeen arteko lotura argia omen da.
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri