Ortuzar: 'EAJk ez du fronte politika egingo'
Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak "fronte politika" baztertu du, eta inongo frontetan egongo ez dela azpimarratu du, "orain dagokiguna ezberdinen arteko akordioak lortzea delako". Bilbon 'Giza eskubideak, konponbidea, bakea' lelopean manifestazioa egin ondotik Sortu eta EAJ elkarlanean arituko ote diren galdetuta, aukera hori ukatu du eta, jeltzaleen esku baino, ezker abertzalearen esku dagoela azpimarratu du. Dena dela, "ezberdinen arteko akordioak" lortzeko borondatea berretsi du.
EAJren zuzendaritzak batzarra du gaur Donostian, eta bileraren aurretik prentsaurrekoa eskaini du Ortuzarrek. Bertan azpimarratu duenez, EAJk "erantzukizun plusa" izan zuen, Tantaz Tantak deitutakoa debekatu ostean istilurik gerta ez zedin.
Isila behar zuen manifestazioan presoen alde entzun ziren oihuen kontura, EAJ 'dezepzionatuta' dagoela aitortu du Ortuzarrek. "Deseroso ez, baina dezepzionatuta" sentitu zela adierazi du buruzagi jeltzaleak, baina martxa uzteko asmorik izan ez zuela nabarmendu du.
Larunbateko manifestazioan EAJk bere hitza bete zuela agertu du, eta ezker abertzaleari dagokio argibideak ematea: "Argitu beharko dute oinarriaren zati bat kontrolatzen jakin edo asmatu ote ez zuten". Horren ildoan, Sortuk bere oinarrien artean "pedagogia" egin behar duela uste du Ortuzarrek.
Barne Ministerioari ere zuzendu zaio EAJko buruzagia, eta "180 graduko aldaketa" eskatu dio. Ortuzarren aburuz, Jorge Fernandez Diaz ministroa "oso erratuta" dago.
Sei hilabete, armagabetzeko
Etorkizun hurbil bati begira, sei hilabeteko epean, aldaketa nabarmenak espero ditu Andoni Ortuzarrek: ETAren alde bakarreko armagabetzea; espetxe politika inteligente, bidezko eta graduala; eta bakerako bidean, euskal alderdi politikoek akordio egonkorrak adostea".
Buruzagi jeltzalearen arabera, sei hilabeteko epea emanda, "eskuzabala" da EAJ, "borondate politikoa izanez gero, hilabete bakarrean lortu daitekeelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri