Zulueta: 'Ez naute ezker abertzalea zatikatzeko erabiliko'
EPPKren bitartekarien aurkako operazioan atxilotu zuten Arantza Zulueta abokatuak adierazi du ez diela “bakearen aurkariei” bera erabiltzen utziko “ezker abertzaleak irekitako prozesua eta proiektua hausteko, zatikatzeko, zalantzan jartzeko edota erasotzeko”.
Gara egunkarian No voy a dejar que me arrebaten la palabra izenpean argitaratu duen gutunean egin ditu adierazpenak Zuluetak.
Madrilen, Estremerako espetxean dagoen abokatuak gogorarazi du “Estatuaren ametsik handiena ezker abertzalea zatikatzea” dela, eta, horretarako, “haustura eragitea, bazterrak nahastea” nahi duela. Modu horretara, “immobilismoa justifikatu” duela adierazi du Zuluetak, eta EPPKren bitartekarien aurkako operazioa ekarri du gogora.
“Ezker abertzalearen proiektua barnetik haustea da gizartearen helburuekin eta beharrekin bat egiten duten eskaintza politiko hau gelditzeko duten modu bakarra”, esan du Zuluetak. Gainera, “haserrea zabaltzeko” hari buruz argitaratutako “zabor mediatikoa” salatu du.
Bukatzeko, batzeko deia egin du, “sekula baino ahulago” dagoen Estatuaren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri