'Gizatarkuntzarako akordio sozial eta politikoa' eskatu du Baketikek
Baketik Fundazioak euskal bake prozesuan parte hartzen duten aktoreei "gizataruntzarako konpromisoko erdigune eraikitzaile bat" bilatzeko eskatu die. Gainera, alderdi eta instituzioei "gizatarkuntzarako akordio sozial eta politikoaren prozesuaren buru" izatea eskatu diete.
'2014 indargunea' izeneko dokumentua aurkeztu du fundazioak: 2011an jarri zuen martxan eta urte hasieretan gizartearen elkarbizitzarako eta berradiskidetzarako kultura berri bat sortzeko asmo argitaratzen dute.
Dokumentu berri honetan "gizatarkuntzarako konpromisoa jaso eta banatzeko garrantzia" azpimarratu nahi dute eta, azaldu dutenez, "gure gizartea hainbat hamarkadaz indarrez suntsitzen izan ostean, ezinbestekoa da elkarbizitzaren alde lan egitea, ezberdintasun guztiak etikaz eta modu demokratikoan elkarrekin biziz".
Baketik fundazioak uste du gaur egungo bizitza sozial eta politikoan "paradoxa bat" gertatzen dela, izan ere, alde batetik "gehienek uste dute garai berri bat hasi dela, baina bestalde, jarrera zaharrak mantentzen dira".
Gizatarkuntza "erdigune eraikitzaile baten aukera" gisa aurkeztu dute eta "iraganeko jarrera eta inertziak albo batera uztea" eskatzen du, "iraganean, azken hamarkadetan, bizi izan dugun mina berriz ez errepikatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri