Lehendakaria: ' ETAren aldetik ekintzak espero ditugu'
"ETAk beste behin erakutsi duen erretorikaren aurrean, aipamen bakarra" egin dute Eusko Jaurlaritzak eta lehendakariak, "ekintzak" espero dituztela.
Jaurlaritza eta lehendakaria ETAk zabaldutako azken agiriaz mintzatu dira, hedabideetara igorritako ohar baten bidez.
"ETAk badaki zein den errealitatea, ezagutzen du bere errealitate propioa eta badaki zer egin behar duen. Euskal gizarteak eta Eusko Jaurlaritzak desarme baterako konpromisoa nahi dute lehen bailehen", gaineratu dute.
Agiria
"Laster" prozesuari "ekarpen esanguratsuak" egingo dizkiola iragarri du ETAk Gara egunkariari igorritako agiri batean. Egunkariak agiri osoa gaur argitaratu du.
Azken hilabeteetako gertakarien errepaso zabala egiten du ETAk agirian. Gara egunkariaren arabera, "Estatuen blokeo saiakeraren aurrean Euskal Herrian aurrera egiteko aukera interesgarriak azaldu direla uste du ETAk, besteak beste, EPPkren jarrera, Foro Sozialak martxan jarritako Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordea eta urtarrilaren 11n Bilbon egindako manifestazioa aipatzen ditu. 'Inflexio puntua' izatea espero du ETAk eta ondorioak izaten hasi dela uste du". ETAren iritzian, "Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio erraldoienari ohiko harrokeriaz erantzun dio Espainiako Gobernuak: ez mobilizazio batek ez bik ez dute Espainiako Gobernuaren politika aldaraziko. Areago, PP-ko agintariak eraso gehiago iragartzen ari dira".
Zure interesekoa izan daiteke
Sabino Arana Fundazioak omenaldia egin die nazismoak deportatutako EAJko militanteei
Bilboko egoitzan egin duten ekitaldian, plaka bat jarri dute nazien esku egondako, gutxienez, 13 kide jeltzaleen omenez.
Alemaniako presidentea Gernikan izango da azaroaren 28an, nazien bonbardaketaren biktimen omenez
Alemaniako presidente bat Gernikara joango den lehen aldia izango da, eta balio sinboliko eta politiko handia hartuko du bisitak. Ultraeskuinaren gorakada kezkagarriaren erdian dator pausoa.
Pradales lehendakariak Tzitzikostas komisarioak Euskal Y-ari emandako "bultzada" txalotu du
Lehendakariak "plangintzatik gauzatzera pasatzea" eskatu du, eta, horretarako, beharrezkotzat jo du Parisko Gobernuaren inplikazioa eta konpromisoa. Gainera, 2026ko hasieran goi-bilera bat egitea espero du, "Euskadiren garapenerako lotura estrategiko" horretan aurrera egiteko.
EHUko errektorearen eta Unibertsitate sailburuaren arteko bilera pribatua izango da
Hitzordua, egin, egingo da: ez da data zehatza zehaztu, baina azaroaren 19a baino lehen izango da, orduan agertuko baita errektorea Eusko Legebiltzarrean.
Arnaldo Otegiren ustez, Ertzaintzak dena ondo egiten duela esateak "ez dio inolako mesederik egiten Ertzaintzari"
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Ertzaintza "berreskuratzearen" alde egin du, horretarako beste polizia-eredu bat aplikatuz. Bere ustez, euskal gizartea gero eta gehiago ari da aldentzen Ertzaintzatik.
Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du Espainiak ez zituela urratu Junqueras, Sanchez eta Turullen eskubide politikoak
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak behin-behineko espetxealdiari buruz eta horrek eskubide politikoetan izan zuen eraginari buruzko iritzia eman du. Estrasburgon egoitza duen epaitegiak aho batez baztertu ditu auzi-jartzaileen argudioak eta kartzelan mantentzearen erabakia justifikatuta zegoela nabarmendu du.
Juntsek Espainiako Gobernuarekiko haustura formalizatu du: tramitean diren legeak eta gerora etor litezkeenak blokeatuko ditu, eta ez ditu aurrekontuak babestuko
Juntsek iragarri du osoko zuzenketak aurkeztuko dituela Espainiako Gobernuak legeak aurkezten dituen guztietan, kontrako botoa emango duela dagoeneko izapidetzen ari direnetan, eta ez dituela babestuko 2026rako aurrekontuak.
Unibertsitate sailburuak gaur deituko dio EHUko errektoreari, tentsioa baretzen saiatzeko
Unibertsitateetako sailburuak Radio Euskadin iragarri du "lehen orduan" jarriko dela harremanetan EHUko errektore Joxerramon Bengoetxearekin, 2026ko unibertsitate-aurrekontuari buruzko desadostasun publikoa ixteko bilera baten data zehazteko.
Pradales lehendakariak "gizartea aktibatzeko" deia egin du, euskal selekzioak ofizial izan daitezen aurrera egiteko
Imanol Pradales lehendakaria 41 euskal kirol federaziotako presidenteekin bildu da gaur arratsaldean. Bileran, selekzio horien ofizialtasuna sustatzeko moduaz hitz egin dute, Euskadiren nazioarteko proiekzioa indartzeko. Besteak beste, Pradalesek ziurtatu du ofizialtasunaren partida ez dela "bulegoetan soilik jokatzen”, eta motibazioaren eta aktibazio sozialaren beharra aldarrikatu du.
Delituen gorakadaz eta segurtasunaren pertzepzioaz aritu dira Bilbon, Basque Segurtasun Foroan
Segurtasun mota guztiei buruz aritu dira dinamika parte-hartzaile batean 50 eragile inguru, Bilboko alkatea eta Segurtasun sailburua buru izan dituen ekitaldian. Gizartearen sentimenduak kontuan hartuz egin behar den lana dela azpimarratu du Juan Mari Aburtok. Bingen Zupiriaren ustez, berriz, alderdi politiko batzuek nahita lotzen dituzte segurtasun eza eta migrazioa. Eztabaidari heldu eta modu gardenean aurre egiteko beharra nabarmendu du.