Albiste da
Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Iraingarria da ETAk bitartekari politikoaren lana bere gain hartzea'

Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak desarmea ahalik eta lasterren iragartzeko eskatu dio ETAri.
MAM-eko argazkia: beltran-de-heredia_
MAM-eko argazkia: beltran-de-heredia_

ETAk "bitartekari politiko" baten ardurak bere gain hartu nahi izatea kritikatu du gaur Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, eta talde armatuari desarmea "gaur bihar baino hobeto" iragartzeko eskatu dio.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko unea dela adierazi du Beltran de Herediak, eta gizarteak ETAri desarmea iragartzeko eskatu diola gaineratu du.

"Neurri batean, bere buruarekiko irudi distortsionatua du ETAk. Euskal gizartearentzat iraingarria izan daiteke ETAk bitartekari politiko baten izaera hartu edota agenda politikoa markatu nahi izateak", gaineratu du. Horren harian, herritarrek "zer nahi duten badakite", azpimarratu du Segurtasun arduradunak: "ETAri desarmearekin konpromisoa izan dezan eskatu dio gizarteak, eta hori da ETAk orain egin behar duena".

"Espero dezagun egunetik egunera gero eta gertuago egotea. Saihestezina da, (desarmea) etorriko da, baina hobe gaur bihar baino, eta lehenago berandu baino", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X