2014a presoen hurbilketaren urtea izango da, Etxeraten hitzetan
Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkartearen aburuz, 2014a presoen hurbilketaren urtea izango da. Bere aldetik, gainera, horrela izateko "ahal duen guztia eta gehiago" egingo duela esan du elkarteak.
Hitz horiekin itxi du Etxeratek igande honetan Tolosan egin duen hamahirugarren biltzarra, "sakabanatze sistema hasi zutenetik 25 urte bete direnean".
"Ziur gaude aurten gauzak aldatuko direla", esan dute Ibai Bilbao y Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerateko bozeramaileek. Ekitaldian, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testua irakurri diete hedabideei, baina ez dute galderak egiteko aukerarik eman.
EEPKren iragarpenari buruz ere, ez dute adierazpenik egin.
Familien eta lagunen "sufrimenduaren kontura salbuespenezko neurriak ezartzea onartezina da", elkartearen ustez, eta "noiz arte iraungo duen, noren onurarako den eta zein helburu duen" galdetu dute.
Etxerateko bozeramaileek salatu dutenaren arabera, "hamasei familia hautsita daude sakabanaketarengatik" eta "beste batzuk hausten jarraituko dira hainbat agintarik eskubideak dituzten herritarrak direla ahaztu, eta kartzela politika horrekin jarraitu nahi dutelako".
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri